Henry de Montherlant

Henry Marie Joseph Frédéric Expedite Millon de Montherlant (Paris, 1895eko apirilaren 20a - ibidem, 1972ko irailaren 21a) frantses idazlea izan zen. Aristokraziako familia katoliko batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Espainian, Afrikan eta Italian izan zen. Montherlanten lanean nabarmenak dira iragandako urteen nostalgia eta munduaren ikuspegi heroikoa eta indibidualista. Barrèsen ikasle eta Nietzscheren jarraitzaile izan zen. 1920an idatzi zuen lehen eleberria La relève du matin (Goizeko erreleboa), Barrèsen eragin nabarmena duena. Geroago idatzi zituen eleberri aipagarrienak: Le songe (1922, Ametsa), Les bestiaires (1926, Bestiarioak), Les célibataires (1934, Ezkongabeak), Les jeunes filles (1936-1939, Neska gazteak). 1941ean argitaratu zuen Solstice de juin eleberriaren ondorioz, arazoak izan zituen bai alemaniarrekin eta baita erresistentziarekin ere. Ondorengo urteetan antzerki lanak idatzi zituen, La Maître de Santiago (1947), Port-Royal (1954) eta Le cardinal d´Espagne (1960), besteak beste. Antzerki lan horien ondoren atzera eleberriak idatzi zituen berriro, Le chaos et la nuit (1963, Kaosa eta gaua) bere eleberririk hoberena tarteko.

Henry de Montherlant
Montherlant par J-Emile Blanche 1922.jpg
seat 29 of the Académie française (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoa Henry Marie Joseph Frédéric Expédite Millon de Montherlant
Jaiotza Parisko 7. barrutia1895eko apirilaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua rue Lauriston (en) Itzuli
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Parisko 7. barrutia1972ko irailaren 21a (77 urte)
Heriotza modua suizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Hezkuntza
Heziketa Lycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Frantses Akademia
Izengoitia(k) François Lazergue
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0210414
Envoi de Montherlant.JPG

ErreferentziakAldatu