Ireki menu nagusia

Henry Hudson (Londres, Ingalaterra, 1550 inguru - itsasoa, Hudson badiatik hurbil, 1611) itsasgizona eta esploratzailea izan zen. Hiru bidaia egin zituen Iparburuko itsasoetatik Txinarako iraganbide bat aurkitu nahirik, eta laugarren ahaleginean hil zen.

Henry Hudson
HenryHudson.jpg
Bizitza
Jaiotza Ingalaterra1570eko irailaren 22a
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza James badia1611ko ekaina (40 urte)
Hobiratze lekua at sea Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta itsasturia
Henry Hudsonen azken bidaia, John Collierren irudia

Lehenengo bietan (1607, 1608) Ingeles Merkatarien Konpainiaren kontura Spitsbergen eta Zembla Berriraino iritsi zen. Probintzia Batuen zerbitzutan egin zuen hirugarren bidaian bere izena duen ibaia miatu zuen. Azkenik, 1610ean bere izeneko badiaraino iritsi zen eta, izotzak harrapaturik, negutea James badian pasatu behar izan zuen. Itzultzerakoan, eskifaia matxinatu zitzaion, eta txalupa batean bera eta semea abandonatu zituztelarik, itsasoan desagertu ziren.

ErreferentziakAldatu