Ireki menu nagusia

Henrike Ezpondalatinez Henricus Spondanus— (Maule, Zuberoa, 1568ko urtarrilaren 6a - Tolosa Okzitania, 1643ko maiatzaren 18a) legegizona eta historialaria izan zen. Joanes Ezpondaren anaia izan zen.

Henrike Ezponda
Henri de Sponde.jpg
apezpiku katoliko

1626-08-16 -
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Pamiers Itzuli
Bizitza
Jaiotza Maule-Lextarre1568ko urtarrilaren  6a
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa Okzitania1643ko maiatzaren  18a (75 urte)
Hobiratze lekua Tolosako katedrala
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, historialaria eta legelaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Aita Eneko Ezponda, Joana III.a Nafarroakoaren aholkularia zuen. Ortheze ikastetxe kalbinista batean eta Genevan humanitateak ikasi ondoren, Eskoziara joan zen Guilhèm de Sallusti deu Bartàs erregearen enbaxadorearekin batera. Itzultzean zuzenbide ikasteri ekin zion. 1589an Toursko Legebiltzarrean legegizona izan zen.

Robert Bellarmineren izkribuak eta Duperronen aginduak sinestarazia, 1595eko irailaren 21ean katolizismora aldatu zen. 1600. urtean François de Sourdis kardinalarekin batera Erromara joan zen, non 1606ko martxoaren 7an apaiz bilakatu zen; Paulo V.a aita santuak Penintentzia Apostolikoa berrikusteko agindua eman zion.

1625ean Pamiersko apezpiku izendatu zuten. Katolizismoa zabaltzeko lan egin zuen eta hainbat protestante katolizismora aldatu zituen. Gaixorik, 1639an dimisioa eman zuen, eta Tolosa Okzitaniara joan zen.

LanakAldatu

Euskalduna izan arren, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Hona hemen idazlan nagusiak:

  • Les cimetières sacrés (Bordele, 1596)
  • De la déclaration du Feu sieur de Sponde, par Henri de Sponde, son frère, (Bordele, 1597)
  • Annales ecclesiastici Cæsaris Baronii in Epitomen redacti (Paris, 1612)
  • Annales sacri a mundi creatione ad ejusdem redemptionem (Paris, 1637), Agostino Tornielliren "Annals" liburuaren epitomoa
  • Annalium Baronii continuatio ab a. 1197 quo is desinit ad a. 1622 (Paris, 1639)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike Ezponda