Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

HaurtzaroaAldatu

Henri Cartier-Bresson Chanteloup-en-Brieen, Paris inguruan, jaio zen. Bost neba-arrebetatik bera zen zaharrena. Bere aita oihal fabrikatzaile dirudun bat zen; Cartier-Bresson haria oinarri-oinarrizkoa zen Frantziako edozein jostunen erreminta-jokoan. Amaren aldeko familia Normandiako kotoi merkatari eta lur-jabe familia bat zen eta bertan eman zuen haurtzaroaren zati bat. Cartier-Bresson familia Pariseko burges auzoan bizi zen eta bere garaikideak baino abantaila gehiago izan zituen diruari dagokionez argazkigintza lantzeko. Bere familia katoliko-sozialista bezala deskribatu zuen.

Mutil gaztea zela Brownie argazki-kamera bat izan zuen, festetako argazkiak atzemateko erabilia.

Lehen urteakAldatu

Cartier-Bressonek Parisko Ecole Fenelon eskola katolikoan ikasi zuen. Musika ikasteko arrakastarik gabeko ahaleginak egin eta gero bere osaba Louisek, margolari trebea, olio-pinturaren munduan sartu zuen. "Margotzea nire obsesioa izan da nire aita mitikoak, nire aitaren anaiak, 1913ko gabon jaietan bere estudiora eraman ninduenetik; bost urte nituen orduan. Margolaritza atmosfera batean bizi nintzen bertan. Margo-oihalak arnastu nituen." Louis osabaren klaseak laburrak izan ziren oso; Lehen Mundu Gerran hil zen.

1927an, 19 urterekin, Cartier-Bresson arte eskola pribatu batean sartu zen, Andre Lhote margolari kubista eta eskultorearen akademian. Lhoteren nahia kubisten errealitaterako hurbiltzea eta forma artistiko klasikoak batzea zen, baita Nicolas Poussin eta Jacques-Louis Daviden ohitura frantses klasikoa modernismoarekin lotzea. Cartier-Bressonek margolaritza ere ikasi zuen Jacques Émile Blanche gizarte erretratatzailearekin. Garai honetan Dostojevski, Schopenhauer, Rimbaud, Nietzsche, Mallarmé, Freud, Proust, Joyce, Hegel, Engels eta Marx irakurri zituen. Lhotek Louvrera eramaten zituen ikasleak artista klasikoei buruz ikasteko eta Parisko galerietara arte garaikidea ikasteko. Cartier-Bressonen arte modernoarekiko interesa errenazimentuko lanekiko (Jan van Eyck, Paolo Uccello, Masaccio eta Piero della Francescaren maisu-lanak) mirespenarekin bateratu zen. Cartier-Bressonek sarritan kontsideratu izan du Lhote kamera gabeko argazkigintzako irakaslea.

Margolaritzatik argazkigintzara igarotenAldatu

 
Henri Cartier-Bressonen lehen Leica argazki-makina

Bitarteko urteakAldatu

Magnum Photosen sorreraAldatu

Images a la sauvetteAldatu

Geroagoko urteakAldatu

Heriotza eta ondareaAldatu

LanakAldatu

BibliografiaAldatu

FilmografiaAldatu

Cartier-Bresson Jean Renoiren bigarren zuzendariordea izan zen 1936ko La vie est à nous eta Une partie de campagne, eta 1939ko La Règle du Jeu filmetan.

Henri Cartier-Bressonek zuzendutako filmakAldatu

  • 1937: Victoire de la vie. Espainia errepublikarreko ospitaleei buruzko dokumentala. Iraupena: 49 min. Zuri beltzean.
  • 1938: L’Espagne Vivra. Espainiako Gerra Zibilari eta gerra-osteari buruzko dokumentala. Iraupena: 43 min. Zuri beltzean.
  • 1944-45: Le Retour. Bigarren Mundu Gerrako atxilotuen inguruko dokumentala. Iraupena: 32 min. Zuri beltzean.
  • 1969-70: Impressions of California. Iraupena: 23 min. Koloretan.
  • 1969-70: Southern Exposures. Iraupena: 22 min. Koloretan.

Henri Cartier-Bressonen argazkiak bildumaratuz egindako filmakAldatu

Henri Cartier-Bressoni buruzko filmakAldatu

Audio produkzioakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Cartier-Bresson