Henk Lubberding

txirrindulari nederlandarra

Henk Lubberding (Voorst, 1953ko abuztuaren 4a) Herbehreetako txirrindulari profesional ohia da, 1977tik 1992ra profesionala izan zena.

Henk Lubberding
Presentatie Nederlandse wielerploegen Raleigh en Frisol die deelnemen aan de Tou, Bestanddeelnr 929-2453.jpg
Bizitza
JaiotzaVoorst1953ko abuztuaren 4a (69 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
TI-Raleigh 1977-1983
 

Afizionatu mailan, hirugarren amaitu zuen 1976ko Etorkizuneko Tourrean. Hurrengo urtean profesional bilakatu zen Peter Posten TI-Raleigh talde holandar famatuan. Izan ere, Lubberdingek, Postek zuzendutako taldeetan eman zuen bere kirol ibilbide osoa. 1978an, Lubberding Herbehereetako txapelduna izan zen, eta etapa bat irabazi zuen 1978ko Frantziako Tourrean, non Gazte onenaren saria eskuratu zuen eta sailkapen orokorrean 8. postuan amaitu zen.

Gorputzeko garaia eta Holandako lur beherekoa bazen ere, mendateko probetan oso ongi moldatzen zen.

Hennie Kuiper taldeko liderrak taldetik alde egin ondoren, Lubberding eta Paul Wellens izan ziren taldeburu eta Lubberding ongi aritu zen 1979ko denboraldian zehar, postu onak lortuz, sona handiko Amstel Gold Race, Gante-Wevelgem, Romandiako Tourra, Rund um den Henninger-Turm eta Dauphine Libere bezalako lasterketetan. Herbehereetako errepideko txapelketa irabazi zuen berriro ere, eta 18. amaitu zen 1979ko Frantziako Tourrean. Bere taldeburu paper hori, 1979an amaitu zen eta laguntzaile lanetan aritzeari ekin zion.

Lubberdingek Jan Raasi lagundu zion 1979ko munduko txapelketa irabazten. Halaber, Joop Zoetemelki laguntza handia eman zion 1980ko Frantziako Tourra eskuratzeko. Hurrengo Tourretan beste bi etapa irabazi zituen eta 1988an elastiko horia egun batez janzteko aukera izan zuen.

Lubberdingek beti baserrian lan egin izan du, baita txirrindulari profesionala zen garaian ere.

1992ko amaieran erretiratu zen, 58 garaipenekin, horien artean aipagarriena Gante-Wevelgem izan zelarik.

PalmaresaAldatu

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1992

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992
  Italiako Giroa - - - - - - - - - 96. 69. 69. 69. - - -
  Frantziako Tourra 26. 8. 18. 10. 54. 46. 10. 40. 82. UT 95. UT 119. - - -
  Espainiako Vuelta - - - - - - - - - - - - - - 97. -
  Munduko txapelketa - - 5. - - - - - 56. - - - - - - -
Legenda
Ez zuen parte hartu
UT Utzi, ez zuen amaitu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu