Heltze-aroa edo itxarote-denbora logistikan erabiltzen den parametro bat da. Bezeroak eskaera egiten duenetik produktua sortu eta bezeroarengana iritsi arteko denborari heltze-aroa deritzo. Enpresarentzat metrika hau lagungarria da, bere bezeroen benetako beharrak asetzen dituzten eredu errentagarriak diseinatzeko. Izan ere, heltze-aroa zenbat eta laburragoa izan, bezeroari emandako erantzuna hobea izango da. Hau da, entrega-epea laburragoa izan daiteke.

Heltze-aroaren eta stock-aren arteko erlazioa aldatu

Stock-aren kontzeptua heltze-aroaren kontzeptuarekin bat dator. Stock-a enpresa batean saltzeko prest dagoen produktu bukatuari deitzen zaio. Beraz, stock-aren kontra lan egiten duen enpresa baten produktuen heltze-aroa luzeago izango da, produktua sortu denetik bezeroarengana iritsi arteko denbora oso luzea izango baita. Bestalde, eskaeren kontra lan egiten duen enpresa batek heltze-aro txikiagoa izango du, produktua ez delako stock modura enpresan egongo.

Heltze-aroaren faseak aldatu

 
Heltze-aroaren faseak
  • Prozesu aurreko heltze-aroa: produktuaren eskaera paperetan igarotzen den denborari egiten dio erreferentzia. Bezeroak eskaria egiten duenetik, eskari hori enpresara iritsi eta ekoizpena martxan jarri arte igarotzen den denbora da.
  • Prozesuaren heltze-aroak: eskaria enpresan dagoenetik bezeroak eskatutako produktua ekoiztu arteko denbora da.
  • Prozesuaren osteko heltze-aroak: behin produktua sortuta bezeroarengana iristeko behar duen denbora da.


Eskariaren bolumenarekiko batez besteko heltze-aroa aldatu

Gaur egun, prozesu aurreko heltze-aroa da heltze-aroa zehazteko enpresetan gehien erabiltzen den parametroa. Parametro hau produktu bukatuaren eta heltze-aroaren (ingelesez, Order Lead Time, OLT) arteko biderkaduren batuketa da, guzti horri, eskari-kopurua zatituz, nahi den erlazioa lortzen da. Horrenbestez, honako hau da:

 

Ѵ = Bolumena J = Produktu-kopurua

Emaitza honek laguntzen die enpresei eskatuta dagoen material bakoitza eta entrega-kantitatearen arteko erlazioa kalkulatzea. Ekuazio honek, eskaria enpresan sartzen denetik, entrega-egunera pasako diren batez besteko egunak irudikatzen ditu, datu historikoak eta eskari bakoitzaren bolumena kontuan hartuta.

Metrikaren aplikazio eremuak aldatu

Heltze-aroaren analisi zuzen batek enpresari hurrengo gaitasunak ematen dizkio:

  • Egindako eskaerak entrega-epeari dagokionez kontratuko atal guztiak betetzen dituen ezagutzea.
  • Enpresari, merkatuan dauden joerak jakitea ahalbidetzen dio. Horrela, bere ekoizpena era eraginkor batean egin dezake. Honetaz gain, bezeroaren beharrak kontutan izanda, hainbat enpresa-eskema ezartzea.
  • Enpresaren gaitasuna handitzea, kontratuan hitzartutako baldintzetatik kanpo dagoen edozer antzeman eta zuzentzeko.
  • Bezeroarekin komunikazioa handitzen denez, erlazioa hobetzeko aukera ematen du.

Heltze-aroa Lean prozesuetan aldatu

Lean prozesua balioa duten ekintzak identifikatzeko eta hondakinak ezabatzeko erabiltzen da, bai fabrikazio-prozesuetan edo zerbitzuetan. Lean prozesuaren helburu nagusia heltze-aroa gutxitzea da, fabrikazio- eta zerbitzu-prozesuetan arintasun handiagoa lortu ahal izateko.

Nola neurtu heltze-aroa Lean prozesuetan? aldatu

  • Egunero fabrikatutako produktuen batez bestekoa jakitea beharrezkoa da, erabakiak hartu ahal izateko.
  • Hurrengo pausua fabrikazioa zonaldeetan banatzea izango litzateke, produktuen itxarote-denbora kalkulatu eta makina geldoena identifikatzeko. Horrela, gai izango ginateke makina geldoena ustiatzeko eta produktuen heltze-aroa gutxitzeko.
  • Azkena bitarteko lana hobetzea izango zen. Honetarako, azpiprozesuak aldatzeko beharra egongo litzateke. Honetarako, Lean prozesuaren herramintak beharrezkoak dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu