Helsingin Jalkapalloklubi

Helsingin Jalkapalloklubi edo HJK Finlandiako futbol talde onena da, palmaresari dagokionez. Helsinki hiriburukoa da eta Finlandiako futbol liga 32 aldiz irabazi du eta beste 14 aldiz, Kopa.

Helsingin Jalkapalloklubi
Ezizena(k)Klubi
(elkartea)
Sorrera1907
Futbol zelaiaSonera Stadium
edukiera: 10.770 lagun
inaugurazioa: 2000
PresidenteaFinlandia Olli-Pekka Lyytikäinen
EntrenatzaileaFinlandia Toni Korkeakunnas
LigaVeikkausliiga
20231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Lehen liga irabazi zuen taldea, 1911n.
Ligako partida Kuopion PS-ren aurka.
Sonera Stadium.

Historia aldatu

Taldea 1907ko ekainaren 19an sortu zen, Helsingin Jalkapalloklubi – Helsingfors Fotbollsklubb izenarekin. Finlandiako futbol txapelketen palmaresari dagokionez, talderik onena da. Hasierako urteetan nagusitu zen jadanik besteen aurrean eta 1925erako jadanik 7 Liga irabaziak zituen. 30eko hamarkadan, beste bi garaipen iritsi ziren.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, makalago ibili zen, ez baitzuen beste txapelketarik irabazi 1964 arte (Liga) eta lehen kopa (1966). 70eko hamarkadatik aurrera, ordea, talde indartsua da: azken bost ligak ere jarraian irabazi ditu.

Europako Kopako taldeen fasera iritsi den talde finlandiar bakarra da: 1998-99 denboraldian izan zen eta bost puntu eskuratu zituen, aurkari gogorren aurka, PSV Eindhoven, SL Benfica eta 1. FC Kaiserslautern, hain zuzen ere.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2013-2015
     
 
 
 
2013-2015
     
 
 
 
2015-2019
     
 
 
 
2020-2022
     
 
 
 
2022-

Palmaresa aldatu

Finlandian: 51 aldatu

  • Liga (33): 1911, 1912, 1917, 1918, 1919, 1923, 1925, 1936, 1938, 1964, 1973, 1978, 1981, 1985, 1987, 1988, 1990, 1992, 1997, 2002, 2003, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017, 2018, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Kopa (13): 1966, 1981, 1984, 1993, 1996, 1998, 2000, 2003, 2006, 2008, 2011, 2014, 2016-17.
  • Ligako Kopa (5): 1994, 1996, 1997, 1998, 2015.

Nazio artean: 0 aldatu

Txapeldunen Liga aldatu

  • Taldekako fasean, 1998-99 denboraldian.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Helsinkik kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2012-13 UEFA Europa League Final laurdenak Athletic
Helsinki
6-0
3-3
Helsinki
Athletic

Emakumezkoen taldea aldatu

Finlandiako emakumezkoen taldeen artean, palmares onena du, Liga 22 aldiz irabazi baitu. 1971n sortu zen eta urte berean Liga abiatu zen. Aurreko bost ligak irabazi zituen jarraian. Azken liga, ordea, 2005ekoa du. 2007an berregiratu eta Naisten Liiga sortu zen. Harez geroztik, ez du beste garaipenik lortu.

Finlandian: 37 aldatu

  • Liga (22): 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1979, 1980, 1981, 1984, 1986, 1987, 1988, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2005.
  • Kopa (15): 1981, 1984, 1985, 1986, 1991, 1992, 1993, 1998, 1999, 2000, 2002, 2006, 2007, 2008, 2010.

Nazioartean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu