Helen Abbott Michael

Helen Cecilia De Silver Abbott Michael (Filadelfia, 1857ko abenduaren 23a - Boston, 1904ko azaroaren 29a) Amerikako zientzialaria zen eta lehenetariko emakumea izan zen konposizio kimikoa landare espezieekin eta landare hazkuntzarekin duen lotura sistematikoa aztertzen. Michaelek teoria berri bat aurkeztu zuen landareen konposizio kimikoa beren garapenean zehar eboluzioaren teoriarako ilustrazioa ematen zuena. Hasieran Tufts-en ikasi zuen geroago Harvard-en. Arthur Michael kimikari organikoarekin lan egin zuen (Michael-en erreakzioagatik ezaguna) geroago berarekin ezkondu zen.

Helen Abbott Michael
Michael Helen Abbott.jpg
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1857ko abenduaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Boston1904ko azaroaren 29a (46 urte)
Hobiratze lekua Laurel Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Gripea
Familia
Ezkontidea(k) Arthur Michael (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Tufts University School of Medicine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kimikaria

Bizitza eta lanaAldatu

Helen Cecilia De Silver Abbott Filadelfian jaio zen 1857an, James Abbott eta Caroline Monteliusen semea da. Helen hasiera batean pianista izatera bideratu zen, Mary F. Howell anderea bere irakaslea izan zen. 1881ean, Parisen antzeztu ondoren Estatu Batuetara itzuli zen eta zientziara dedikatu zen Helmholtz-en Optika Fisiologikoari buruzko Tratatuaren kopia erosi ondoren. Pentsamendu zientifikoek inguratu zuten eta, ondorioz, optikan eta fisikan interesa piztu zitzaion. Garai hartan zoologiarekiko interesa ere izan zuen. 1882ko udazkenean, Helenek, zientzia arloa gehiago esploratu ondoren, medikuntzan sakondu zen eta Emakumeen Medikuntzako Unibertsitatean sartu zen Pennsylvania. Bere determizazioa eta posizio soziala Pennsylvaniako mediku eta irakasle ezagunekin batera ikasteko aukera eman zion. Helenek bere bigarren ikasturtean, eskolatik erretiratu behar izan zuen erorketa larria jasan zuelako eta osasun txarra zuelako. Berreskuratzen ari zen bitartean, Helenek interesak aldatu zituen landareen analisi kimikora. Haur batzuek sustrai pozoitsuak irensten zituzten gertakari baten ondoren, landareen propietate kimikoengatik eta haien jatorriarekin interesa piztu eta bereganatu zuen.

1887ko udan Helen Europako kontinentean zehar ibili zen zientzialari ospetsu asko bisitatzeko eta emakumeak gaur eguneko aukera berdinak izateko. Suedia, Suitza, Alemania eta Britainia Handiko laborategiak eta erakundeak bisitatu zituen. Zientzialariek ongi etorriak egin zioten Michaeleri Samuel Langley-k (Smithsonian Institution-eko idazkariak) izandako gutunagaitik. 1887. urtearen amaieran Estatu Batuetara itzuli zenean, Bostonera joan zen. Henry Trimble irakaslearen laborategian hasi zen lan egiten eta gero Tufts Unibertsitatean non Arthur Michael ezagutu eta harekin ezkondu egin zen. Ezkondu eta aldi gutxi batera mudu osotik bidaiatu zuen kultura gehiago ezagutzeko. Bikotea Ameriketara itzuli zen 1890ean, eta Arthur-ek Clark Unibertsitateko Worcester-eko (Massachusetts) Kimika Laborategiko zuzendari kargua onartu zuen. 1891n, Helen eta Arthur itsasaldeko Ingalaterrako herri batera joan ziren eta han ikerketa kimikoak egiten zituzten laborategi pribatu batean. Laborategian egin zituen ikerketak, organiko sintetikoari buruz, lau artikulu ekarri zituzten.

Urte batzuk geroago, Estatu Batuetara itzuli zenean, Helen azukre molekulen estereokimika aztertzen hasi zen. 1895an Franklin institutoan hitzaldi bat eman zuen azukreen lan sintetikoari buruz. Handik gutxira, Helenek medikuntza ikasten hasi zen berriro Tufts Unibertsitateko Medikuntza Eskolan 1900ean. Txiroentzako ospitale bat sortu zuen non bere medikuntza ikasketak aplikatu zituen. Urte bat beranduago gripe batengaitik hil egin zen. Filadelfiako Laurel Hill hilerrian lurperatu zuten.

Michael hitzaldi baten aurreikusi zuen etorkizuneko kimikoak proteinak, azukreak eta almidoiak sortzeko gai izango zirela.

Jarduerak eta ohoreakAldatu

  • American Philosophical Society (1887)
  • Amerikako Elkartea Zientzia Aurrerapenerako
  • Filadelfiako Franklin Institutua
  • Deutsche Chemische Gesellschaft (Berlin)