Ireki menu nagusia

Heizei enperadorea (japonieraz: 平城天皇 Heizei-tennō?, 773824ko abuztuaren 5a) Japoniako 51. enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. 806tik, 809an kargua, bere anaia txikia Kamino Printzearen mesedetan utzi zuen arte gobernatu zuen. Heizei titulua, Narako hiriburuaren izen ofizialetik dator, Heizei Kyo dena. Sarri, Nara no Mikado deitua izan zen, Narako Enperadorea.

Heizei enperadorea
Japoniako enperadorea

806 (egutegi gregorianoa) - 809 (egutegi gregorianoa)
Kanmu Enperadorea - Saga Enperadorea
Bizitza
Jaiotza Japonia773ko irailaren 25a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Heijo-kyo824ko abuztuaren 5a (50 urte)
Familia
Aita Kanmu Enperadorea
Ama Fujiwara no Otomuro
Ezkontidea(k) Fujiwara no Tarashiko Itzuli
Ōyake-naishinnō Itzuli
Asahara-naishinnō Itzuli
Ise no Tsugiko Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Japoniako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak bhikkhu Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa

Kanmu enperadorearen eta Fujiwara no Otomuro enperatrizaren semea izan zen. Tronura iritsi aurretik, Fujiwara no Kusukorekin, bere emaztearen amarekin izan zuen harremanak, sekulako zalaparta sortu zuen. Zalaparta horren ondorioz, bere aitak, printze oinordeko kargutik kentzea pentsatu zuen.

Bere kargua utzi ondoren, Narara joan zen, eta, hiriburua, berriz Kyototik Narara eramatea pentsatu zuen. Saga Enperadoreak bere aitarekin ados zegoelako itxurak egin zituen. Hala ere, ideia horri kasu zipitzik ere ez egitea pentsatzen zuen, bere aurreko enperadorearen eragina murrizteko. 810ean, Naran Kusukorekin matxinada bat sortzen saiatu zen, baina garaitua izan zen. Kusukok bere buruaz beste egin zuen, eta Heizei monje budista bihurtu zen. Bere semea, Takaoka printzea, bere kargutik kendua izan zen, eta Saga enperadoreak, bere seme propioa izendatu zuen printze oinordeko bezala.


Aurrekoa
Kanmu enperadorea
Japoniako enperadorea
806-809
Ondorengoa
Saga enperadorea