Heihe-Tengchong lerroa

Heihe-Tengchong lerroa (Txineraz: 黑河-腾冲线, pinyin: xiàn Heihe-Tengchong), baita ere Aihui-Tengchong lerroa bezala ezagututa, bi zati ia berdinetan banatzen duen Txina irudikatutako lerroa da. Heihe hiritik Tengchong barrutira doa. Txina osoa diagonalean zeharkatzen du. Hu Huanyong geografo txinatarrak 1935ean asmatu zuen.[1]

Heihe-Tengchong lerroa

Lerro geodemografikoa aldatu

Lerroak Txina demografikoki oso desberdinak diren bi zonaldetan banatzen du. Zabaleraz antzekoak dira baina ez populazioaren ikuspuntutik. Hauek ziren 1935ko datuak:

  • Lerroaren mendebaldean: hedaduraren %57an populazioaren %4a bizi zen.
  • Lerroaren ekialdean: hedaduraren %43an populazioaren %96a bizi zen.

2002an datuak oso antzekoak izan ziren:

  • Lerroaren mendebaldean: hedaduraren %57an populazioaren %6a bizi zen.
  • Lerroaren ekialdean: hedaduraren %43an populazioaren %94a bizi zen.

Nahiz eta 80 urte igaro egungo datuak oso antzekoak dira. Handitze txiki bat eman da mendebaldean. Aldaketa hori Han etniari egotzi zaio zeren eta Tibet eta Xinjiang lurralde autonomoetan hiri aldera mugitu omen direlako. Lerroaren mendebaldeak jarraitzen du pobreago eta nekazal ingurukoa izaten; ekialdeak, aldiz, aberatsago eta hiritarragoa.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu