Hegoaldeko Italiako normandiar konkista

Hegoaldeko Italiako normandiar konkista XI. eta XII. mendeetan zehar garatu zen, hainbat gudu eta konkistatzaileen lana izanik. Konkista ondoren, hegoaldeko Italiako lurralde hauek Siziliako Erresuma sortu zuten, Sizilia uhartea bera, Italiar penintsularen hegoaldeko herena (Benevento izan ezik), Malta uhartedia eta iparraldeko Afrikako eskualde batzuek osatuta zegoena.[1]

Siziliako Erresuma (berdez) 1154an

Normandiar oste ibiltariak lombardiar eta bizantziarren aldeko mertzenario moduan ailegatu ziren Mezzogiornora eta etxera eraman zuten Mediterraneoari buruzko berriak.[2] Gero, osteak leku jakin batzuetan bildu eta bere feudoak ezarri zituzten, heldueratik 50 urtetara de facto independenteak zirenak.

Ingalaterrako normandiar konkista ez bezala, gudu erabakigarri baten ondorengo urtetan gauzatu zena, Hegoaldeko Italiako konkistak hamarkadaz iraun zuen, gudu erabakigarri gutxi batzuk izanda.[3] Eskualde asko banaka konkistatu ondoren, estatu bakar batean bildu zituzten. Ez zen Ingalaterrakoa bezain antolatu eta planeatua baina emaitza berbera izan zuen.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Brown, Gordon S.. The Norman Conquest of Southern Italy and Sicily. McFarland & Company Inc. ISBN 978-0-7864-1472-7..
  2. Brown, Paul. (2016). Mercenaries To Conquerors: Norman Warfare in the Eleventh and Twelfth-Century Mediterranean. Pen & Sword.
  3. Chalandon, Ferdinand. (1907). Histoire de la domination normande en Italie et en Sicilie. Paris.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.