Ireki menu nagusia

GeografiaAldatu

Podoliako goi-ordokian du sorburua, Khmelnytskytik 90 km mendebaldera. Khmelnytsky, Vinnitsia, Kirovohrad, Odesa eta Mykolaiveko oblastak zeharkatu ondoren, Otxakivetik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen da, Dnieper-Bug estuarioa eratuz[2]. 806 kmko luzera eta 63.700 km²-ko arroa ditu.

Zeharkatzen dituen hiri handienak Khmelnytsky, Vinnytsia, Pervomaisk eta Mykolaiv dira.

HidrologiaAldatu

Hegoaldeko Bugen emaria Aleksandrovkan, itsasoratu baino 245 km lehenago, 20 urtez neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 46.200km²-koa da (arro osoaren %72). Urteko batez besteko emaria 110 segundokoa da. Emari handiena martxoan du (258,5 m³/s) eta txikiena abuztuan (66,3 m³/s).

Hegoaldeko Bug ibaiaren batez besteko emariak (/s) Aleksandrovkan (Ukraina) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1984 artean

 

ErreferentziakAldatu