Hego Tiroleko nazionalismo

Hego Tirolgo nazionalismo» orritik birbideratua)

Hego Tiroleko nazionalismoa Hego Tirolerako (Italia iparraldeko eskualdea) autonomia sakonagoa edo independentzia osoa eskatzen duen mugimendu politikoa da. Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du estatu berri bat sortu ahal izateko edota Austriako Tirolarekin bat egiteko.

Hego Tiroleko bandera
Tiroleko mapa; Hego Tirola marroi kolorez agertzen da -SüdTirol Alto Adige-

Aurrekariak

aldatu

Tirol historikoa konderri bat izan zen, gaur egun Austria eta Italiaren artean banatuta. Lurralde menditsua (Alpeetan dago), alemanez -gehienbat- mintzatzen dira bertako biztanleak. Lehenengo Mundu Gerraren amaieran (1918an) Austria-Hungariako Inperioaren barnean zegoen lurralde hori bitan banatu zen, Austria eta Italiaren artean. Gaur egungo Hego Tirola bigarren honen menpe geratu zen.

Italiako espantsionismoak XIX. mendearen bigarren erdialdean Hego Tirola bereganatu nahi zuen (argudio historizisten bidez), bertako errealitate linguistiko eta kulturalari muzin eginez. Anexionatu ondoren italiar jendearen inmigrazioa azkartu zen, eta kolono berriek lehenengo gune italieradunak sortu zituzten.

Benito Mussolini diktadoreak agintea eskuratu zuenean Hego Tiroleko italiazartze prozesua indartu zen, eskoletan alemanierazko hezkuntza debekatuz, toponimia aldatuz eta populazio-mugimenduak erabiliz (kolonoen bidez) lurraldeak bere jatorrizko hizkuntza eta kultura gal zezan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Italiako errepublika berriak jarreraz aldatu eta nolabaiteko autonomia eman zion eskualdeari; geroago, 1972an eta 1992an Italiako estatuak gaur egun Hego Tirolak duen estatutu berezia hitzartu zuen bertako agintariekin.

Alderdi abertzaleak

aldatu
 
Hego Tiroleko 2001eko zentsu linguistikoa
 
Hego-Tiroleko karteletan borroka ideologikoa islatzen da


Südtiroler Volkspartei (Hego Tiroleko Alderdi Popularra, SVP) 1945ean sortu zen. Zentro-eskuinekoa eta abertzalea, autodeterminazioa eta Austriarekin batzearen aldekoa da. Hego Tiroleko alderdi abertzale zaharrena eta nagusia da, bertako erakundeetan ordezkaritza gehien duena (Hego Tiroleko udalerrien alkate gehienak SVPkoak dira). Europako Parlamentuan ere ordezkaritza izan du urte luzeetan.

1957an Befreiungsausschuss Südtirol (Hego Tiroleko Askatasunerako Batzordea) sortu zen, independentista eta erradikalagoa, XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan borroka armatuari sostengua eman ziona.

1971ean SVPtik aldendutako militante batzuek Südtiroler Heimatbund (Liga Abertzalea) abian jarri zuten, alderdi independentista eta ezkertiarragoa.

1989an Südtiroler Heimatbund desegin eta Union für Südtirol sortzen da.

2007an Süd-Tiroler Freiheit (Hego Tiroleko Askatasuna) agertzen da, Austriako Tirolarekin bat egin nahi duena eta alemanaren estatus linguistikoa aldatu nahi duena, eskualdeko hizkuntza bakartzat hartuz. SVPren atzetik gobernu autonomoan ordezkaritza gehien duen alderdi abertzalea da. Europako Aliantza Askearen partaidea da.

Hego Tiroleko alderdi abertzaleek ez dute harremanik Italiako Lega Nordekin, Italiako iparraldean errepublika independente sortu nahi duen alderdiarekin, alegia [1]

Eragina gizartean

aldatu

Azken urteotan egindako inkestek agerian jartzen dute Hego Tiroleko biztanleen erdiak (%46) Italiatik banatzeko gogoa dutela [2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu