Ireki menu nagusia

Hegesipo Jerusalemekoa (Jerusalem, 110 inguru - 180) idazle paleokristaua izan zen, Elizaren lehen historialaritzat jotzen dena.

Hegesipo
Bizitza
Jaiotza 110 aldean, 110 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Jerusalem180 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Santutegia
Apirilaren 7

BizitzaAldatu

Erroman 20 urtez bizi izan zen, Anizeto eta Eleuterio aita santuen agintaldietan. Elizaren barnean sortzen ziren teoria gnostikoak aurrez aurre jarri zituen. Tradizioak, bere bidaietan zehar, mendebaldeko eta ekialdeko gune kristau nagusienak bisitatu zituela adierazten du, eta, poztasun handiz heresia guztiak pertsona soilengandik zetozela adierazi zuen, baina eliza edo egoitza episkopal bakar bat bera ere ez zela akats horretan erori.

177an Jerusalemera itzuli zen, bertan oso aguretua hilez. Eliza katolikoaren barnean, elizaren historiako aitatzat hartzen da, aita santuen lehen zerrenda idatziz, San Petrigandik hasi eta Anizetorarte. Idatzi zuen Elizaren Historia-ren atal batzuk baino ez dira kontserbatzen, eta Kristoren Pasiotik, egilearen garairaino kontatzen zuen.