Hedegile kalea (Gasteiz)
Gasteizko Hedegile kalea Alde Zaharrean dago, mendebaldean. Herri hizkeran Korre izenez ezaguna da, Correria espainierazko izenaren laburduratik datorrena.
Hedegile kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′50″N 2°40′24″W / 42.84729826°N 2.67339552°W |
Kokapena
aldatuAndre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Santo Domigo kalean amaitzen da.
Luzera
aldatu575 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 157 zenbaki ditu eta eskuinekoan 120.
Historia
aldatuHenrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Gaztelako Alfontso VIII.aren garaian eman zitzaion izena kaleari.
Azpiegiturak
aldatuAlde Zaharraren goiko aldera igotzeko bi arrakala automatiko kale honetatik igarotzen dira, Apaizgaitegi zein San Pedro kantoietan.
Eraikinak
aldatuTrafikoa
aldatuKalearen lehen zatia, Andre Mari Zuriaren plazatik Harategien kantoiraino, oinezkoentzakoa den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Bigarren zatia trafikorako irekita dago.
Gasteiztxo tren turistikoa[1] kale honetatik igarotzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Vitoria-Gasteizko Udala - Gasteiztxo Tren Turistikoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).[Betiko hautsitako esteka]