Hazparneko Lurraldea
Hazparneko Lurraldea (frantsesez Communauté de communes du Pays d'Hasparren, CCPH[1]) Lapurdi eta Nafarroa Behereko udalerri batzuk biltzen zituen Herri Elkargoa izan zen.
Hazparneko Lurraldea | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Lapurdi, Nafarroa Beherea |
Sorrera | 1995eko urtarrilaren 1a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Pierre Haizagerre |
Hiriburua | Hazparne |
Udalerriak | 10 |
Estatistikak | |
Azalera | 244 km² |
Biztanleria | 12465 (1999) |
Dentsitatea | 51 bizt./km² |
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera Aldatu
Elkargoak 10 udalerri biltzen zituen.
- Kantonamendu aldetik:
- Hazparnekoan dauden zazpietatik denak daude Mehaine izan ezik.
- Bastidako 3: Aiherra, Beskoitze eta Izturitze. Ahurti Errobi-Aturri Herri Elkargoan dago eta Bastida inongo elkargotan ez dagoen bakarrenetakoa da.
- Iholdikotik bakarra dago: Heleta.
- Herrialde aldetik biri dagozkie:
- Eskualde historiko-natural aldetik[2]:
- Nafarroa Behereko bostek eta Amikuzeko Herri Elkargoan dagoen Mehainek Arberoa bere zentzu estu eta historikoki finkatuagoan osatzen dute.
- Lapurdiri buruz, "Lapurdiko eskualdeen zerrendan" agertzen den eskualde naturalen banaketan bostak leudeke Lapurdi Ekialdean.
- Laburbilduz, esan daiteke Herri Elkargo honetan biltzen direla Hazparne eskualdeburutzat jotzen duten Ipar Euskal Herriko barnealdeko udalerriak, hau da Donapaleu, Donibane Garazi, Kanbo-Uztaritze edo Baionaren eragin-eremuekiko zehazten dena. Erabat perfektua izan gabe, kasu honetan eskualde natural bati erantzuten zaiola esan genezake; turismo mailan ere aspaldian bultzatu da Hazparneko Lurraldearen espazioa eta akaso Beskoitze izan daiteke Hazparnerantz gutxien begiratzen duena, gehiago jotzen duelako Aturri eta Baiona alderantz.
Udalerri kideen datuak Aldatu
INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak |
---|---|---|---|---|---|---|
64086 | Aiherra | Jean-Paul Bazterretxe | 860 bizt. | 2765 ha | 31 bizt./km² | 3 |
64147 | Beskoitze | Pierre Diratxeta | 2445 bizt. | 3129 ha | 78 bizt./km² | 4 |
64476 | Donoztiri | Christian Durruti | 364 bizt. | 1371 ha | 27 bizt./km² | 2 |
64489 | Donamartiri | Pierre Haizagerre | 318 bizt. | 1469 ha | 22 bizt./km² | 2 |
64256 | Hazparne | Beñat Intxauspe | 5913 bizt. | 7701 ha | 77 bizt./km² | 7 |
64259 | Heleta | Philippe Etxepare | 627 bizt. | 2345 ha | 26 bizt./km² | 3 |
64277 | Izturitze | Jean-Michel Donapetri | 364 bizt. | 1360 ha | 27 bizt./km² | 2 |
64377 | Lekorne | Lucien Betbeder | 737 bizt. | 2147 ha | 34 bizt./km² | 3 |
64134 | Lekuine | Michel Etxeberri | 289 bizt. | 102 ha | 283 bizt./km² | 2 |
64364 | Makea | Alain Dubois | 538 bizt. | 1975 ha | 27 bizt./km² | 3 |
12465 bizt. | 24364 ha | 51 bizt./km² | 31 |
Erreferentziak Aldatu
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.