Ireki menu nagusia

Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua.

1979Aldatu

1979an egin ziren hauteskunde demokratikoetan Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehiengo absoluturik ez eduki.[1][2]

1979ko hauteskundeetan EAJk 9 zinegotzi lortu zituen, Herri Batasunak 6, PPk 5, PSOEk 4, eta Euskadiko Ezkerrak 3.

1983Aldatu

Ramon Labaien alderdikideak lortu zuen alkatetzea, gehiengo absoluturik gabe hark ere. Eusko Alkartasuna banatu zenean, Donostian EAJko botoen gehiengoa lortu zuen alderdi berriak.

1983ko hauteskundeetan EAJk 10 zinegotzi lortu zituen, PSOEk 7, Herri Batasunak 5, PPk 3, eta Euskadiko Ezkerrak 2.

1987Aldatu

Hurrengo hauteskundeetan Eusko Alkartasunako Xabier Albisturrek irabazi zuen. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizioa egin zuen eta alkatetzan iraun legealdi osoan.

1987ko hauteskundeetan Eusko Alkartasunak 7 zinegotzi lortu zituen, Herri Batasunak 6, PSOEk 5, Euskadiko Ezkerrak 4, EAJk 3, eta PPk 2.

1991Aldatu

1991n, Odón Elorza (PSE-PSOE) alkate izendatu zuten, PP eta EAJ alderdien botoekin. Geroztik alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean desberdin: EAJrekin eta EArekin 1995ean, PPrekin 1999an, eta Ezker Batua-Berdeak-Aralarrekin 2007an.

1991ko hauteskundeetan Eusko Alkartasunak 6 zinegotzi lortu zituen, Herri Batasunak eta PSOEk eta PPk bosna zinegotzi, EAJk 4, eta Euskadiko Ezkerrak 2.

1995Aldatu

1995ean Euskadiko Ezkerra eta PSOEren bateratzeak (PSE-EE) indarra eman zion Odon Elorzari, baina gehiengorik ez edukita, EAJ eta EAren botoak jaso behar izan zituen alkatetza berritzeko.

1995eko hauteskundeetan PSE-EEk 7 zinegotzi lortu zituen, baita Alderdi Popularrak ere, Eusko Alkartasunak 5, Herri Batasunak 4, EAJk 3, eta Ezker Batua-Berdeak eserleku bakarra.

1999Aldatu

Euskal Herritarroken agerpenak eragin txikia izan zuen udal hauteskundeetan Donostian. Bestalde Eusko Alkartasuna eta EAJ batera aurkeztu ziren koalizioan. Odon Elorzak PPren botoak jaso zituen alkatetzan jarraitzeko.

1999ko hauteskundeetan PSE-EEk 9 zinegotzi lortu zituen, EAJ-EA koalizioak 7, PPk 6, eta Euskal Herritarrok 5.

2003Aldatu

Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi zituen ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak. Hala, aipagarria izan zen baliogabeko botoek izan zuten gorakada, aurreko udal hauteskundeetan 522 (%0,52) baliogabeko boto eman baitziren, eta 2003koetan 10.665 (%10,22). Bestalde, EAJ eta Eusko Alkartasunaren arteko koalizioa berriro ere aurkeztu zen.

2003ko hauteskundeetan PSE-EEk 10 zinegotzi lortu zituen, EAJ-EA koalizioak 9, PPk 7, eta Ezker Batua-Berdeak eserleku bakarra.

2007Aldatu

Beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita horrek lortutako botoak eta egokituko zitzaizkion zinegotziak ere. Baliogabeko botoak 11.029 (%12,93) izan ziren. Urte beretik Odon Elorza Ezker Batua-Berdeak-Aralarrekin zen udal gobernuan.[3] Bestalde, EAJ eta EAren arteko koalizioa ez zen berritu, eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek koalizioan aurkeztu ziren.

2007ko hauteskundeetan PSE-EEk 11 zinegotzi lortu zituen, PPk 6, EAJk 5, Ezker Batua-Berdeak-Aralar koalizioak 3, eta EAk 2.

2011Aldatu

2011n, Bildu koalizioak ustekabean lehen postua lortu zuen Gipuzkoako hiriburuan (8 eserleku): PSE-EEk Bilduk baino eserleku bat gutxiago lortu zuten, eta EAJk eta PPk, seina, nahiz eta PP bozkatuagoa izan zen. Hala ere, alkatea nor izango zen ez zegoen batere argi, EAJk baitzuen giltza. Azkenean, Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate.[4]

2011ko hauteskundeetan Bildu koalizioak 8 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk 7, eta EAJk eta PPk seina eserleku.

2015Aldatu

2015eko udal hauteskundeetan Eneko Goia zerrendaburu zuen EAJ izan zen garaile, 9 zinegotzirekin. PSE-EEk 7 eserleku, Euskal Herria Bilduk 6, Alderdi Popularrak 3, eta Irabazi Donostiak (Ezker Anitza-IU, Equo, Alternativa Republicana eta independienteen arteko koalizioa) 2 lortu zuten. EAJko hautagaia alkate izendatu zuten bere taldearen botoekin, gehiengo sinplea lortuta, PSE-EEk boto zuria eman ondoren. Gehiengo osorik lortu ez zenez, boto gehien lortutako hautagaia bihurtu zen alkate.

2015eko hauteskundeetan EAJk 9 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk 7, Euskal Herria Bildu koalizioak 6, PPk 3, eta Irabazi Donostia koalizioak 2.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu