Hauteskunde-Batzorde Zentral

Hauteskunde-Batzorde Zentrala edo HBZ[1] Espainiako Hauteskunde-Administrazioren goreneko organoa da, Espainiako hauteskunde guztietan (orokor, autonomiko, udal zein supraestatal) monitorizazio- eta erregistro-funtzioak dituena. 1985eko ekainaren 9an sortua, 5/1985 Lege Organikoaren bitartez,[2] egoitza Madrilgo Espainiako Diputatuen Kongresuan du, eta bere funtzioak "Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren jokabidea gainbegiratzea eta hauteskunde-prozesuaren gardentasuna bermatzea" dira.[3]

Hauteskunde-Batzorde Zentrala
Congreso de los Diputados, Madrid.jpg
Datuak
Izen laburraHBZ
JEC
MotaEspainiako Hauteskunde-Administrazioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Kide kopurua15
Erabilitako hizkuntzaEspainola
Agintea
LehendakariaSegundo Menéndez Pérez (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1985eko ekainak 19
webgune ofiziala

OsaeraAldatu

5/1985 Lege Organikoaren arabera, HBZ hurrengo modura osatzen da: Espainiako Auzitegi Goreneko zortzi kide, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) zozketatutakoaren arabera; bost kide, Zuzenbidean edo Zientzia Politiko eta Soziologian katedradunak, jardunean, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politiko, koalizio, federazio edo agrupazioen proposamenen arabera; idazkari bat (Diputatuen Kongresuko Idazkari Nagusia) eta Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren zuzendaria, azken honek soilik kalitateko botorako eskumena duena. Legearen arabera, batzorde honen osaera Kongresurako hauteskundeak deitzen diren bakoitzean berritu beharko litzateke, hala beti egin ez bada ere. HBZaren azpitik, HB autonomiko, probintzial eta "zonako" HBak aurki daitezke ere, barruti judizialeko.[4]

HBZko presidenteakAldatu

1985a baino lehen, HBZko presidentea 1977/20 Errege-Dekretuaren bitartez hautatzen zen:[5][6]

HBZko presidenteak (1977tik aurrera)[7]
Urtea Izena
1977/07 Valentín Silvia Melero
1977/09 - 1980/10 Ángel Escudero del Corral
1980/11 - 1985 Federico Carlos Sainz de Robles y Rodríguez
1985 - 1987 Paulino Martín Martín
1987 - 1991 Francisco Tuero Bertrand
1991 - 1993/03 José Hermenegildo Moyna Ménguez
1993/03 - 1994 Ángel Rodríguez García
1994 - 1997 Francisco Soto Nieto
1997 - 1999/04 José Luis Albacar López
1999/04 - 2000 Juan Antonio Xiol Ríos
2000 - 2004 Enrique Cáncer Lalanne
2004 - 2008 José María Ruiz-Jarabo Ferrán
2008 - 2012 Antonio Martín Valverde
2012 - 2017 Carlos Granados Pérez
2017 - 2019 Segundo Menéndez Pérez
2019 - 2020 Antonio Jesús Fonseca-Herrero Raimundo
2020 Miguel Colmenero Menéndez de Luarca[8]

ErreferentziakAldatu

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b88bf55ea1f734f3c6. (2020-06-03). «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Hauteskunde-batzordeen erabakiak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  2. «BOE.es - Documento BOE-A-1985-11672» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  3. «ELPAIS.com - JEC - Junta Electoral Central - - A Fondo - Organismos» web.archive.org 2007-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  4. (Katalanez) Palomares, Azahara. «Jutges de les urnes - 02 des 2017» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (1977-04-04). «Composición de la Junta Electoral Central» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  6. «BOE.es - Documento BOE-A-1977-7445» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  7. «Administración Electoral. Junta Electoral Central. Composición histórica.» www.juntaelectoralcentral.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  8. «Administración Electoral. Junta Electoral Central. Composición.» www.juntaelectoralcentral.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).

Kanpo estekakAldatu