Hartzekodunen pilaketa

Hartzekodunen konkurtso» orritik birbideratua)

Hartzekodunen Pilaketa (Concurso de Acreedores, gazteleraz), edo Hartzekodunen konkurtsoa, pertsona fisiko edo juridiko bat kaudimengabe geratzean, hartzekodun asko pilatzen (gaztelerazko concurrir) direnean eta bere zorrei aurre egiteko gai ez denean martxan jartzen den prozedura juridikoa da[1]. Horregatik esaten zaio Hartzekodunen Pilaketa, hartzekodunak pilatu egiten direlako (los acreedores concurren, gazteleraz).

Kaudimengabezia horren ondorio kaltegarriak saihesteko erabiltzen den tresna da, ahulenak babestea baitu helburu, hots, langileak (kobratzen lehenengoak dira). Hala, tankerako konkurtso bat abiatzen denean enpresaren egoera kaskarra eragin dutenak kanpo geratzen dira (enpresaren kudeatzaileak). Hau da, zorrei aurre egin ezin dieten enpresek justiziarengana jotzen dute, honek egoera bere onera eramateko eta zorrak kitatzen laguntzeko. Enpresak porrota edo ordainketen etetea iragartzean martxan jartzen den prozedura da hartzekodunen pilaketa.

Hartzekodunen Pilaketa motak aldatu

Bi motatakoa izan daiteke konkurtsoa: borondatezkoa edo beharrezkoa, hau da, zordunak hala eskatuta edo hartzekodunek galdegindakoa. Lehen kasuan, enpresak behea jo duela iragartzen duenetik bi hilabete ditu konkurtsoa eskatzeko.

Hartzekodunen aurrepilaketa aldatu

Hala ere, Konkurtso-legearen 2009ko erreforman jasotzen den beste aukera batek hauspo apur bat gehiago ematen die egoera zailetan dauden enpresei. Mekanismo hau hautatzen duen zorduna ez dago hartzekodunen konkurtsoa aurkeztera behartuta, eta hartzekodunekin negoziatzen has daiteke lehenago. Horrela, hiru hilabete gehiago izaten ditu egoera onbideratzeko. Epe hori bukatutakoan, epaitegian konkurtsoa deitzeko eskakizuna hurrengo hilabetean egitera behartuta dago, legez. Enpresak sei hilabeteko epea du orotara, beraz, konpainia hondotik ateratzeko. Bide hau hartu zuen Fagor Etxetresnak.

Hartzekodunen konkurtsoko faseak aldatu

Hartzekodunen konkurtsoak bi fase nagusi ditu: enpresaren egoera ekonomikoaren ebaluazioa eta hitzarmen edo kitapena.

Lehen fasea aldatu

  • Pilaketa adieraziko da. Behar izatekotan, prebentziozko neurriak hartuko dira.
  • Pilaketako Administratzailea izendatuko da, eta horrek egoera ekonomikoaren inguruko txostena egingo du. Erabakiaren aurka egiteko eskariak aurkezteko eta kontuak emateko unea da.
  • Masa aktiboa zehaztuko da.
  • Masa pasiboa zehaztuko da.

Bigarren fasea aldatu

Urrats hauek eginda, zordunak pilaketa eta haren bide luzea amaitzeko aukera bat izaten du: hartzekodunen konkurtsoaren proposamena aurretiaz egin. Hartzekodunen erdiek baino gehiagok eta ordezkari judizialek onartu behar dute pauso hori, eta, bidea amaitutzat emateko, bete egiten dela bermatu behar da.

Hartzekodunekin akordiorik lortu ezean, hitzartutakoa betetzen ez bada edo konkurtsoan dagoenak ondasunak kitatu eta zorra ordaintzea erabakitzen badu, enpresa kitatu egingo dute.

Datuak aldatu

2013an bildutako datuen arabera, hartzekodunen konkurtsoen %94ren amaieran enpresa itxi egiten da, eta %6n soilik lortzen dute sozietatearen zerga berrantolatzeko akordio bat.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu