Harpia harpyja

Harpia (generoa)» orritik birbideratua)

Harpia harpyja Harpia generoko animalia da. Hegaztien barruko Accipitridae familian sailkatua dago.

Harpia harpyja
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaAccipitridae
GeneroaHarpia
Espeziea Harpia harpyja
(Linnaeus, 1758)[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masaarra: 4,4 kg (helduen pisua)
emea: 7,5 kg (helduen pisua)
Zabalera188,5 cm
Kumaldiaren tamaina2
Errute denbora56 egun

Harpia arranoa Ertain Amerikatik Hego Amerikara hedatzen da Argentina eta Txile izan ezik, eta baso tropikal euritsu, heze eta hostotsuetan bizi da, zuhaitz handienetako goiko adaburuetan bere kabia eraikiz.

Panamako animali nazionala da eta harro hitz egiten dute bertan bere indarrez, edertasunez, elegantziaz eta adorez.

Ezaugarriak

aldatu

Arrano hau munduko arrano eta hegazti harraparirik boteretsu, sendo, mardul eta indartsuena da, nahiz eta hegalen luzeran 6 arrano baino txikiagoa izan, gorputz luzeran eta pisuan handiena da (Japoniar itsasoko Pigargoarekin batera) eme handiak 9-10 kg-ra helduz. 2 metroko hegal luzera du punta batetik bestera eta tamaina handiko hegaztia izanik zein baso hostotsuenetan bizi izanik ere ikaragarrizko abilezia du abiadura bizian joateko zuhaitz eta hosto ugarien artean.

15 zm-ko atzapar sendo eta zorrotzak ditu (arrano guztietan handienak eta kodiak artz erraldoien tamainakoak) eta atzapar zorrotz horiek estutzeko duen indar ikaragarria eransten badiogu animali handiak ehizatzeko gai da. Esaten da, gizon baten garezurra apurtzeko moduko indarra dutela euren atzapar sendoak estutzean, baita gizon baten besoa edota hanka odol fluxurik gabe uzteko heina ere, gorputzaren atal hori gogor estutuz gero.

Elikadura

aldatu

Hegazti eder zein indartsu hau bere habitateko superharraparia da eta haren harrapakinen artean nagi hiruhatzak, tximino orrolari gorria, kaputxino tximinoa eta mota askotako ugaztun ertainak daude, koatia besteak beste. Sarritan narrasti mota batzuk ere ehizatzen ditu, iguana berdea eta sugeak hain justu ere. Bera baino txikiago diren hegaztiak orokorrean bizkorregiak dira harrapakin bihurtzeko eta beraz ez dira bere menuan sartzen.

Sinbologia

aldatu

Panamako ikur nazionala da eta herri horren armarrian agertzen da, Panamaz gain Venezuelan sinbologia berezia du arrano honek, eta 2008ko urtarrilean herrialde horretako 10 bolibar indartsuen azalean agertu zen bertoko indigena famatuenarekin batera, Guaicaipuro jauntxoarekin. Hori ez ezik, Venezuelako banku zentralean billete horri erreferentzia eginez, arrano miresgarri honen historia eta deskribapena agertzen da.

Iraute egoera

aldatu

Ia arriskuan dagoen animalia da arriskuan dauden animalien zerrendaren arabera, eta bere desagerpenaren arrisku nagusia basoen suntsipena da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu