Harpalize (satelitea)

Harpalize (grekoa: Ἁρπαλύκη), edo Jupiter XXII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Harpalize (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)22,2
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2000ko azaroaren 23a
Honen izena daramaHarpalyce (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis26.205.324 km
Periapsis15.922.340 km
Ardatzerdi handia21.063.832 km
Eszentrikotasuna0,226
Orbita-periodoa624,54 egun
Makurdura orbitala147,22372 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa4,4 km
Masa120 Pg
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2000 J 5

Ezaugarri fisikoak aldatu

Harpalize satelite txiki bat da (4,4 km-ko diametroa), irregularra, eta grisaxka. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Harpalize Anankeren taldekoa da, hau da, modu erretrogradoan 19.300.00 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin Jupiter orbitatzen duten sateliteen taldekoa. Talde horretako guztiak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.

Aurkikuntza aldatu

Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek, Scott S. Sheppard buru, aurkitu zuen 2000. urtean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliterenarekin batera.

Izendapena aldatu

Aurkitu zenean, S/2000 J 5 behin-behineko izendapena eman zitzaion. Kode horrek adierazten du lehen aldiz 2000. urtean ikusitako Jupiterren 5. satelitea dela. Behin betiko izendapena 2002ko urriaren 22an jaso zuen, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Harpalize satelite-izena mitologia grekoko Harpalize pertsonaian du jatorria. Harpalize Klimenosen alaba zen, eta Zeusen maitalea.


Kanpo estekak aldatu