Harold Davenport (Huncoat, Lancashire, Ingalaterra, 1907ko urriaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1969ko ekainaren 9a) Erresuma Batuko matematikaria izan zen.

Harold Davenport

London Mathematical Society (en) Itzuli lehendakari

1957 - 1959
Philip Hall (en) Itzuli - Hans Heilbronn (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHuncoat (en) Itzuli1907ko urriaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge1969ko ekainaren 9a (61 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St Mary and St Andrew (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea 1935)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
(1924 - 1927)
Trinity College
(1927 - 1932)
Tesi zuzendariaJohn Edensor Littlewood
Doktorego ikaslea(k)John Horton Conway
Alan Baker
Hugh Montgomery (en) Itzuli
Martin Huxley (en) Itzuli
Thomas W. Cusick (en) Itzuli
Peter D. T. A. Elliott (en) Itzuli
John Henry H. Chalk (en) Itzuli
Antonia J. Jones (en) Itzuli
John Vernon Armitage (en) Itzuli
George Leo Watson (en) Itzuli
David A. Burgess (en) Itzuli
Peter Arthur Barry Pleasants (en) Itzuli
Robert Winston Keith Odoni (en) Itzuli
Michael Maurice Dodson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Trinity College  (1932 -  1937)
Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1937 -  1941)
Bangorko Unibertsitatea  (1941 -  1945)
Londresko University College  (1945 -  1958)
Cambridgeko Unibertsitatea  (1958 -  1969)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Find a Grave: 49046089 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Manchesterreko Unibertsitatean ikasi zuen matematika, beka baten laguntzaz; bere irakasleen artean Louis Mordell eta Milne zeuden. 1927an graduatu zen; hala ere, ikasketak jarraitu zituen Cambridgeko Trinity Collegen. Cambridgen Littlewood eta Abram Besikovitxen hitzaldietara joateko aukera izan zuen, eta tesia lehenengoaren zuzendaritzapean egin zuen.

1932an beka bat eman zioten; honela Hasseri bisita bat egin zion Marburgen, eta lan garrantzitsu bat egin zuten elkarrekin. Heilbronnekin ere lankidetzan aritu zen urte askoan. Cambridgera itzulita, ikerlanean jarraitu zuen eta artikulu ugari idatzi zituen urte horietan.

1937an Manchesterreko Unibertsitatera joan zen irakasle-laguntzaile. Mordellen eragina izan zuen bertan; honela, zenbakien geometria eta hurbiltze diofantostarrak aztertzen hasi zen. 1941ean matematika-katedra lortu zuen Ipar Galesko Bangor Unibertsitatean. Londresko Unibertsitateko eta Cambridgeko matematika-irakasle ere izan zen.

Davenportek zenbaki-teorian (bereziki zenbakien geometrian), hurbiltze diofantostarretan eta zenbakien teoria analitikoan egin ditu ekarpenik garrantzitsuenak.

Bere lanean artean, Analytic methods for Diophantine equations and Diophantine inequalities eta Multiplicative number theory (1967) monografiak daude. 1940an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, eta Sylvester domina irabazi zuen 1967an. Londresko Matematika Elkarteko mahaiburu ere izan zen (1957-59), eta Berwick saria jaso zuen 1954an elkartearen eskutik.

Erreferentziak aldatu