Lope I.a Diaz Harokoa

Haroko Lope Diaz I.a» orritik birbideratua)

Lope I.a Diaz Harokoa[1]latinez: Lupus Didaci— (? - 1170eko maiatzaren 6a) ezagutzen den Bizkaiko laugarren kondea izan zen, 1124-1170 urteetan,[2], baina inoiz ez zuen titulu hori benetan izan. Aita hil zenean, haren jabetza guztiak jaso zituen (Naiarako gobernua tarteko), ez ordea Bizkaiko jaurerria, Ladron Eneko Nafarroako erregearen mendekoa baitzen benetako jauna (Bela semeak kendu zion jaurerria konde horri 1160. urtea baino lehen). Lope I.ak Gaztelako erregearen zerbitzuan jardun zuen beti, Bizkaian zituen asmoak bete ez ziren arren.[3]

Lope I.a Diaz Harokoa

4. Bizkaiko jaurerriako Señor

1124 - 1170
Diego Lopitz I.a Harokoa
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza1170eko maiatzaren 6a ( urte)
Hobiratze lekuaNaiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Familia
AitaDiego Lopitz I.a Harokoa
AmaMaria Sanchez de Navarre
Ezkontidea(k)Aldonza Ruiz (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra
Artikulu hau Bizkaiko laugarren jaunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lope Diaz Harokoa».

Bizitza aldatu

Diego I.a Lopez eta Maria Santxezen semea izan zen.[4] Maria Antso Santxez Erro eta Tafallako tenentea zuen aita eta Elbira Gartzeitz, Gartzea Ordoñez Naiarako kondearen eta Gartzea III.a Santxez Naiarakoaren alaba zen Urraka Gartzeitzen alaba, ama.[5] Aitaren heriotzean, bere ondorengo bilakatu zen.[6]

Aitaren politika jarraitu eta Urraka Gaztelakoaren alde egin zuen, beraz, ezin izan zuen Errioxan izan eta Haro eta Buradongo tenentziak galdurik zituen, garai hartan Alfontso I.a Borrokalariaren eskuetan baitzeuden; 1126an Urraka erregina hil zenean, Alfontso VII.a bere semeak Errioxa aldarrikatu zuen Gaztelarentzat.

1130. urtean familiarekin batera Naiarara joan zen. Naiara Bizkaiko jaunen egoitza bilakatuko zen Maria Diaz Harokoak agintea hartu arte. Errioxako hiribilduan Abadiaren Ospitalea zaharberritu zuen.

1134an Alfontso I.a Nafarroakoa oinordekorik gabe hil zenean, Lopek beste nobleekin batera, Naiarako tenentzia berreskuratu zuen eta Gaztelako erregeari eskaini zion. Alfontso VII.ak saritu eta konde izendatu zuen. Gainera, 1132ko urriaren 10eko data jarritako erregalia batean Haroko jaun berretsi zuen.

1141ean Santo Domingo de la Calzadak hiri-gutun lortu zuenean, Lope orduko gobernadorea zen. Gainera, 1158tik aurrera errege-alferez titulua izan zuen.

Alfonso VII.a 1157an hil zenean, Lopek bere ondorengoen alde egin zuen, hasieran Antso III.a eta, urtebete geroago, kargua hartu zuenean hiru urte besterik ez zituen Alfontso VIII.a.[7]

1163an, Antso VI.a Jakitunak Errioxako lurrak berreskuratu zituen eta Logroño, Entrena, Navarrete, Ausejo, Autol, Quel eta Resa bere eskuetan geratu ziren. Lope orduko Errioxako gobernadorea zenez, nafarren aurka aritu zen 1163. eta 1167. urteetan.

Bere agintaldian Lobis edo Lobres izeneko txanponak egin zituen. Txanponetan bere leinuaren ikurrak ziren otsoak agertzen ziren.

1169an, emaztearekin batera, Santo Domingo de la Calzadako beneditar moja batzuei Cañasen eremu batzuk eman zizkion. Baldintza bakarra ezarri zuen: zistertar ordena betetzea. Horrela Cañasko monasterioa eraikitzeari ekin zioten.[8]

Urte hartan Zoritako setiora joan zen bere osteekin Alfontso VIII.ak hala eskatu ez bazion ere. Ez zuen soldatarik onartu eta erregeak esker-emate moduan Naiarako tenentzia eman zion. 1170. urtean hil zenean, Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko zaldunen klaustroan lurperatu zuten.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Aldontza ezkondu zuen, ziur asko Rodrigo Belaz eta Urraka Alvarezen alaba. Hamaika seme-alaba izan zituzten:[9]

  • Diego II.a Lopez, bere ondorengoa.
  • Rodrigo Lopez Harokoa (?-1187ko urtarrilaren 21), Fernando II.a Leongoaren maiordomo nagusia.
  • Mentzia Lopez Harokoa (?-c. 1226), Alvar Perez Larakoa ezkondu zuena.
  • Urraka Lopez Harokoa (?-c. 1230) Fernando II.a Leongoa ezkondu zuena.
  • Aldontza Lopez Harokoa.
  • Elbira Lopez Harokoa.
  • Gartzea Lopez Harokoa.
  • Antsa Lopez Harokoa.
  • Estefania Lopez Harokoa, Fernando Ponce Cabrerakoa «gaztea»ren bigarren emaztea izan zena.[10]
  • Toda Lopez Harokoa.
  • Maria Lopez Harokoa.[11]

Gainera, ezkondu aurretik edo maitale ezagunekin beste hauek izan zituen:

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la. (1959). Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala). Madril: Real Academia de la Historia OCLC .1399799.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  5. Canal Sánchez-Pagín, José María. (1995). «La Casa de Haro en León y Castilla durante el siglo XII: Nuevas conclusiones» Anuario de estudios medievales 25 (1): 8–10..
  6. Balparda de las Herrerías, Gregorio. (1933-34). Historia crítica de Vizcaya y sus fueros.. II OCLC .634212337.
  7. Baury, Ghislain. (2003). Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille. Berceo, 37-92 or. ISSN 0210-8550..
  8. Hergueta y Martín, Domingo. (1979). Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro. Logroño: Ochoa, 209-210 or. DL LO-271-1979 ISBN 84-735-9062-7..
  9. Salazar y Acha, Jaime de. (1985). Una Familia de la Alta Edad Media: Los Velas y su Realidad Histórica. Asociación Española de Estudios Genealógicos y Heráldicos, 57-60 or. ISBN 84-398-3591-4..
  10. Fernández-Xesta Vázquez, Ernesto. (1991). Un magnate catalán en la corte de Alfonso VII: «Comes Poncius de Cabreira, Princeps Çemore». Madrid: Prensa y Ediciones Iberoamericanas, D.L., 73 or. ISBN 8486568412..
  11. Álvarez Borge, Ignacio. (2008). Cambios y alianzas, la política regia en la frontera del Ebro en el reinado de Alfonso VIII de Castilla (1158-1214). Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 264 or. ISBN 8400086821..

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Diego I.a Lopez
Bizkaiko jauna
11241170
Ondorengoa
Diego II.a Lopez