Hardoitarrak (edo Hardoytarrak, frantses idazkerarekin) Angeluko pilota elkarte nagusia da.

Hardoitarrak
Datuak
Motakirol taldea
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi

Historia aldatu

Angeluko bi pilota plazek (Brun eta Hardoi) pilotaren presentzia erakusten dute herri horretan XX. mendearen hasieratik. Gaur arte, pilotari anitz ikusi izan badira eta jendetza inportantea ekarrarazten bazuten ere (udan zehar gehienbat), 1980. urtea itxoin behar izan da pilotaren irakaskuntza Angelun ikusteko. Urte hartan, Pettan Diriart abadeak zuen Hardoitarrak sortu katixima segitzen zuten hamar bat haurrekin. Pilota eskolak laister arrakasta lortzen du bereziki abadearen kudeatzeari esker : hark zituen haurrak hornitzen (pilotak, joko garbiko saskiak,...) eta entrenatzaile batzuei laguntza eskatu zien. Hala nola, Christian Lansalot eta Jean Marie Lopez joko garbiko entrenatzaile bilakatzen dira, kudeaketa Johane Urhe-ri utziz. Esku huska, berriz, Gilen Zaldunbidek ardura hartzen du, Peio Merle, Dominique Jauregiberri, Germain Biskai eta André Mendibururen laguntzarekin.

Urtez urte, pilota eskolak pilotazaleen aitamak bazkidetzen saiatu da, batzuetan haietariko batzuk entrenatzaile bilakatuz ere. Horrela, joko garbian Battitte Biskai, Pettan Bidegorri (Hazparneko Noizbaiten aritu izan den erreboteko pilotari ospetsua) eta Germain Cazenave entrenatzaile gisa pilota eskolan sartzen dira. Esku huska, Michel Bernats (Uztaritzeko Kapito Harri taldean aritua), Jean Leon Pebet, Frantxoa Beheti, Noel Goñi, Serge Lebourdon eta Jean Marc Blain izan dira Hardoitarrakeko entrenatzaile.

Joko garbi eta esku huskako bi pilota eskolekin batera, geroztik beste joko mota batzuk erantsiak izan dira: errebotea, pasaka eta xarea. 1990eko hamarkadan emakumezkoen pala sekzioa ideki zen, baina bost urte baizik igaro zituen. Hardoitarrakek bere lehen emaitzak laster lortzen ditu: 1987an Frantziako joko garbi txapelketa irabazten du kadete mailan.

1999ko irailan, gazte enplegua sortzen da: Mikel Funosas, erreboteko, xareko eta joko garbiko pilotariak beteko du. Klubaren entrenatzaile nagusia da.

Joko motak aldatu

Hardoitarrak pilota eskolak bost joko mota eskaintzen ditu bere ikasleei: esku huska, joko garbia, errebotea, xarea eta pasaka.

Angeluko pilotalekuak aldatu

Angeluk pilotaleku zenbait ditu:

  • Plazak:
    • Hardoi
    • Lamothe
    • Brun
    • Blancpignon
    • Sainte-Marie
    • Haiz Pean
  • Ezker paretak:
    • El Hogar
    • Blancpignon
    • Les Cigales
  • Trinketak:
    • Haiz Pean: kiroldegiak bi trinket dauzka, bat tradizionala, besteak eskuineko murrua berinezkoa du.
    • EDF

Ereserkia aldatu

Xutik mutil, xutik Hardoi
Jo pilota punpetik!
Xutik mutil, xutil Hardoi
Jo pilota airetik!
Zer da pilota?
Ona edo falta?
Zuri edo eni?
Segi segi beti beti pilota

Kanpo estekak aldatu