Hard to Kill (euskaraz Akabatzeko Zaila) 1990eko Bruce Malmuth estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Steven Seagal, Kelly Le Brock, William Sadler eta Frederick Coffin aktoreek antzeztu zuten.

Hard to Kill
Jatorria
Argitaratze-data1990
IzenburuaHard to Kill
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, thrillerra, martial arts film (en) Itzuli, krimenezko filma eta vigilante film (en) Itzuli
Iraupena89 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia eta Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Bruce Malmuth
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBill Todman, Jr. (en) Itzuli
WWE Studios
[[Kategoria:Bill Todman, Jr. (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaSteven Seagal
EdizioaJohn F. Link (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Michael Frank
Argazki-zuzendariaMatthew F. Leonetti
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaMendekua

IMDB: tt0099739 Filmaffinity: 242267 Allocine: 5909 Rottentomatoes: m/hard_to_kill Mojo: hardtokill Allmovie: v21552 TCM: 77390 Metacritic: movie/hard-to-kill TV.com: movies/hard-to-kill Netlix: 572920Edit the value on Wikidata

Film honek Steven Seagal aktorea mundu mailan ekintza filmeetako aktore ospetsu bilakatu zuen, ordutik aurrera eta batez ere 1990eko hamarkadan zehar genero honetako film ugari antzeztuz.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1983, Los Angelesko portua, Mason Storm (Steven Seagal) polizia zintzoak kai batean ezkutuko tratua burutzen ari diren mafiaren gizon batzuei zelatatu eta zenbait polizia ere sartuta dauden ustelkeria kasu bat azaleratu eta Kevin O'Malley (Frederick Coffin) lankideari irratiz horren berri emango dio, baina Jack Axel (Charles Boswell) eta Max Quentero (Branscombe Richmond) poliziak ohartu eta mafia gizonei esango diete, hauek Masonen etxea erasotu, haren emaztea eta Mason hiltzorian eta koma egoeran lagako dute, aldiz, Sonny (Zachary Rosencrantz/Geoffrey Bara) semeak ihes egitea lortuko du. Mason ospitalean koman dagoela, Kevinek mafia ospitalera joan eta hil ez dezaten hari eta bere semeari nortasun berriak emango dizkie, honela mafiak eta polizia usteleka jada hila dagoela sinistu dezaten.

Handik zazpi urtetara, Mason koma egoeratik esnatu, bere burua norroka arteetan berrentrenatu eta berau zaindu duen Andy Stewart (Kelly Le Brock) erizainaren laguntzaz bere familia erasotu zuenetaz mendekatzeko asmoa du. Gainera, horrenbeste urtez ezkutuan egon izanak bere abantailak izango ditu, hura akabatzen saiatu zirenek duela zazpi urtetik hila dagoela uste baidute. Masonek han eta eman egurra emanez bere mendekua lortu, semearekin berrelkartu eta azkenean Andy eta bera elkar maiteminduko dira.

Aktoreak aldatu

Nagusiak aldatu

Bestelakoak aldatu

  • Andrew Bloch: Dan Hulland kapitaina
  • Branscombe Richmond: Max Quentero
  • Charles Boswell: Jack Axel
  • James DiStefano: Nolan
  • Dean Norris: Goodhart detektibe sarjentua
  • Bonnie Burroughs: Felicia Storm
  • Lou Beatty, Jr.: Carl Becker
  • Nick DeMauro: Calabrese jauna
  • Nick Corello: James Valero
  • Justin De Rosa: Mikey
  • Stanley Brock: Counterman
  • Larry Cedar: Bystander
  • Evan James:Danny
  • Tomas Trujillo: Pistoladun punkia
  • Geoffrey Ian Bara: Sonny Storm (5 urterekin)
  • Robert LaSardo: Punkia
  • Ernie Lively: Los Angeles Hiriko Poliziaren kapitaina


Kanpo estekak aldatu