Harar (harareraz: ሐረር, Härärə), Gey (harareraz: ጌይ, Gēy) ere deitua, ekialdeko Etiopiako hiria da, Harari eskualdeko hiriburua. Etiopiako goi-lautadaren ekialdean dago, 1.885 metroko garaieran. 2015ean 129.000 biztanle zituen.[1]

Harar
hiria
Town of Harar with Citywall.jpg
Harari Flag.jpg
Administrazioa
Herrialdea Etiopia
Etiopiako eskualdeaHarari
Geografia
Koordenatuak 9° 18′ 40″ N, 42° 07′ 40″ E / 9.3111111111111°N,42.127777777778°E / 9.3111111111111; 42.127777777778Koordenatuak: 9° 18′ 40″ N, 42° 07′ 40″ E / 9.3111111111111°N,42.127777777778°E / 9.3111111111111; 42.127777777778
Azalera 0.48 km²
Altuera 1.885 m
Demografia
Biztanleria 129.000 bizt. (2015)
Dentsitatea 268.750 bizt/km²

2006an, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Harar Jugol izeneko hirigune historikoa.[2] Islamaren laugarren hiririk sakratuenentzat jotzen dute, 82 meskita, horietatik hiru X. mendekoak, eta 102 santutegi izanik.[3] Hiri zaharra harresiz hornitua da. Merkataritzagunea (kafea) da, eta kobre meategiak ditu.

GeografiaAldatu

KlimaAldatu

Hararek klima epela du, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Harar)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.9 20.0 20.5 21.1 21.1 20.0 18.9 18.0 18.9 20.0 19.4 19.4 19.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.9 9.9 10.9 13.9 15.1 14.3 14.6 14.4 13.5 11.4 10.0 9.5 12.2
Euria (mm) 12 30 55 97 126 99 145 121 94 42 28 9 858
Iturria: Levoyageur Weather[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Ethiopia: Regions, Major Cities & Towns - Population Statistics. citypopulation.de . Noiz kontsultatua: 2017-10-7.
  2. UNESCO World Heritage Centre. Harar Jugol, the Fortified Historic Town. in: World Heritage List..
  3. BBC. (2006-7-13). Five new heritage sites in Africa. .
  4. Levoyageur Weather : Djibouti. . Noiz kontsultatua: 11 July 2012.

Kanpo estekakAldatu