Hans Vredeman de Vries

Hans Vredeman de Vries (Leeuwarden, 1525/1526-Hamburgo, 1609) Frisian jaiotako margolaria, arkitektoa eta lorategi, barrualde eta arkitektura iragankorren diseinugilea izan zen. Flandrian oso ospetsua egin zen. Bere margolanetan arkitekturak garrantzi handia du.

Hans Vredeman de Vries

Bizitza
JaiotzaLeeuwarden, 1527
HerrialdeaHamazazpi Probintziak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHanburgo, 1607 (79/80 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, military engineer (en) Itzuli, landscape architect (en) Itzuli, artista grafikoa eta ingeniaria
Lan nabarmenak
Bilboko Arte Ederren Museoan ikus daitekeen lana: Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin (1568).

Biografia aldatu

Leeuwarden-en jaioa (Frisian), bertan zurgintza ikasi zuen. 1544an Amberesen, bertako beirateen margolari batekin, Reiner Gerritsz, ikasi zuen. 1546an Kampenen Ernst Mæler margolariarekin ibili zen. 1548an, Amberesen, bertako hiritartasuna hartu zuen. 1549an Filipe II.a Espainiakoaren eta Karlos V.aren adventus regisen antolaketan aritu zen. 1956 eta 1958 artean Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren zerbitzuan aritu zen. 1570an, katolikoen jazarpenak zirela eta, Aix-la-Chapellen erbesteratu zen. 1575ean Liejan bizi zen eta, azkenik, Amberesera itzultzea lortu zuen. 1586, bigarren aldiz ezkondu ondoren, emaztearekin eta semearekin bizitzera Frankfurt am Mainera joan zen. Handik ere beste hirietara joango zen, beti lan eskaeren arabera: Hamburgo, Gdańsk 1952an, Praga, 1595. 1598an berriro ere Hamburgora itzuli zen. 1600. urtean Amsterdamtik deitu zioten eta 1604an Leidengo Unibertsitatean arkitektura katedra eskaini zioten. Margolariaren heriotz dataren inguruan zalantzak daude.[1] [2]

Obra aldatu

XVI. mendearen hasieran, margolarien artean arkitekturako grina sortu zen. Margolaritza genero berri bat sortu zen, horrela, eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuena. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.

Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, Karlos V.a enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen Anberesen. 1596tik 1598ra, Pragako gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. Vitrubioren eta Serlioren tratatuen bitartez, arkitektura klasikoa primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta perspektibari buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.[3]

Aipatu behar da gizon aldeaniztuna izan zela eta mota askotako lanak egin zituela: arteari buruz idatzi, lorategiak diseinatu, ingeniari militar gisa aritu, gorteko arkitektoa, dekorazioak...

Obra Euskal Herrian aldatu

Bilboko Arte Ederren Museoan bere margolan bat ikus daiteke: 1568ko Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin.

Erreferentziak aldatu

  1. «Hans Vredeman de Vries», Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie [1]
  2. Larousse Entziklopedia [2]
  3. https://web.archive.org/web/20210208072026/https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38

Kanpo estekak aldatu