Ireki menu nagusia

Hans Christian Joachim Gram (Kopenhage, 1853ko irailaren 13a- ibidem, 1938ko azaroaren 14a) Gram tindaketa asmatu zuen mikrobiologo daniarra izan zen.

Hans Christian Gram
Hans Christian Gram portrait by Hansen & Weller.jpg
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1853ko irailaren 13a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Kopenhage1938ko azaroaren 14a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Japetus Steenstrup Itzuli
Jarduerak
Jarduerak bacteriologist Itzuli, unibertsitateko irakaslea, biologoa eta botanikaria
Lantokia(k) Kopenhage eta Berlin
Enplegatzailea(k) Kopenhageko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Gram tindaketa

Medikuntza ikasketak burutu zituen bere jaioterrian, eta gero Europan zehar bidaiatu zuen farmakologia eta mikrobiologian sakontzeko. Berlinen zela, pneumonia eragiten duen Klebsiella pneumoniae bakterioarekin lanean, bere izena daraman tindaketa (Gram tindaketa) asmatu zuen, 1884an. Tindaketa honen bidez bakterio gehienak erraz ikusten dira mikroskopioan, eta bi taldetan sailka daitezke: Gram positiboak eta Gram negatiboak. Gaur egun ere garrantzi handiko teknika da Gramek asmatutakoa, laborategietan usu erabiltzen baita bakterioak identifikatu ahal izateko.

1891ean Kopenhageko Unibertsitatearen irakaslea izendatu zuten, farmakologia arloan. Horretaz gain Kopenhageko Frederick ospitalean lan egin zuen barne-medikuntzaren departamenduan bere erretreta hartu arte.


Biografia
Danimarka
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.