Hannon (Messinako goarnizioaren komandantea)

Hannon (punikoeraz: 𐤇𐤍𐤀, ḤNʾ)[1] jeneral kartagotarra izan zen, Lehen Gerra Punikoa (K.a. 264tik 241ra) hastera eraman zuten gertaeretan nabarmendu zena.

Hannon (Messinako goarnizioaren komandantea)
Bizitza
HeriotzaK.a. III. mendea
Heriotza moduaheriotza zigorra
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Mamertinoei laguntza eske aldatu

K.a. 265. urtean, Messana okupatzen ari ziren mamertinoak Hieron II.a Sirakusakoak mehatxatzen zituen. Ondorioz, laguntza eskatu zieten Erromari eta Kartagori[2]. Kartagotarrek erantzun zuten lehenik, Hannonek agindutako indar txiki bat bidali zuten Messinako gotorlekua okupatzeko eta Messinako itsasartean patruilatzeko[3]. Apio Klaudio Kaudex erromatar kontsulak, loria pertsonala desiratuz, senatua konbentzitu zuen adieraziz Erromak lortuko zuen onura Messinako itsasartea kontrolatuz gero[4]. Aurrerago, Apio Klaudio Kaudexek Gaio Klaudio, tribuno militarra bidali zuen itsasontzi batzuekin Rhegiumera, hau da, itsasartearen kontrako tokian zegoen erromatarren hiri aliatua, Italiako penintsulan[5].

 
Messinako itsasartea

Messinatik kanporatzea aldatu

G. Klaudiok Hannonekin negoziazioak hasi zituen, baina hauek haustean, Gaiok alperrik saiatu zen itsasartea zeharkatzen. Prozesuan trirreme batzuk galdu zituen Kartagoko marinel trebeen aurka[3]. Hannonek, egoeraren larritasuna ulertuz eta erromatarren aurkako gerra bat hasi izana leporatu nahi ez ziotenez, harrapatutako ontziak erromatarrei itzuli zizkien eta bakearen aldeko apustua egin zien[6]. Badirudi Gaio Klaudiok, keinua alde batera utziz, Messinako itsasartea zeharkatzen saiatu zela berriro[7]; oraingoan arrakastaz. Mamertinoek Hannonari ziudadelatik jaisteko eta erromatarrekin hitz egiteko eskatu zioten. Hannonek gogoz kontra onartu zuen, baina elkarrizketek berriro huts egitean, erromatarrek Hannon hartu eta kartzelaratu egin zuten. Hannoni, beraz, kartagotarren goarnizioa Messinatik ateratzera behartu zioten[6]. Gertaera hauek Lehen Gerra Punikoaren hasiera eragin zuten.

Heriotza aldatu

Kartagotarrek, ondoren, Hannon gurutziltzatu zuten Messinako gotorlekua uztean koldarkeriaz eta zentzurik ezaz leporaturik[8].

Erreferentziak aldatu

  1. HUSS (1985): 565. or.
  2. GOLDSWORTHY, Adrian: The Fall Of Carthage, 67. or
  3. a b ZONARAS, Ioannes: An Epitome Of The Lost Books Of Dio, 11.8 2020.10.22an kontsutaturik.
  4. GOLDSWORTHY, Adrian: The Fall Of Carthage, 71 or.
  5. GOLDSWORTHY, Adrian: The Fall Of Carthage, 72 or.
  6. a b ZONARAS, Ioannes: An Epitome Of The Lost Books Of Dio, 11.9 2020.10.22an kontsutaturik.
  7. LIPINSKI (1992): 208 or.
  8. Polibio, Historiak, 1:11.5

Bibliografia aldatu

  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. (alemanez)
  • LIPINSKI, Edward Lipinski (zuzendaria): Feniziar eta Punikoen zibilizazioaren hiztegia, Turnhout, Brepols, 1992, 502 or. ({{ISBN|978-2-503-50033-1}})

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu