Hannah and Her Sisters
Hannah and Her Sisters (“Hannah eta bere ahizpak”) 1986ko filma da, Woody Allenek idatzi eta zuzendu zuena. Familia zabal baten gorabeherak kontatzen ditu, urte batean zehar, drama eta komedia uztartuz. Allenen arrakasta komertzialarik handienetakoa izan zen, Annie Hall eta Manhattan filmekin batera.
Argumentua
aldatuHannahren bizitzak eredugarri eta orekatua dirudi. Aktore arrakastatsu, emazte eta ama ideala, familia osoaren grabitate-zentru eta erreferentzia bilakatu da. Haren ahizpak ez dira hain zoriontsuak, eta harengana joaten dira aholku bila edo arazo ekonomikoak dauzkatenean. Egoera hau, ordea, laister kordokatuko da, Elliot, Hannahren senarra, honen ahizpa Jillekin maiteminduko baita.[1][2]
Aktoreak
aldatu- Barbara Hershey: Lee
- Carrie Fisher: April
- Michael Caine: Elliot
- Mia Farrow: Hannah
- Dianne Wiest: Holly
- Maureen O'Sullivan: Norma
- Lloyd Nolan: Evan
- Max von Sydow: Frederick
- Woody Allen: Mickey
- Lewis Black: Paul
- Julia Louis-Dreyfus: Mary
- Christian Clemenson: Larry
- Julie Kavner: Gail
- J. T. Walsh: Ed Smythe
- John Turturro: idazlea
- Rusty Magee: Ron
- Ira Wheeler: Dr. Abel
- Richard Jenkins: Dr. Wilkes
- Fred Melamed: Dr. Grey
- Benno Schmidt: Dr. Smith
- Joanna Gleason: Carol
- Maria Chiara: Manon Lescaut
- Daniel Stern: Dusty
- Bobby Short: bere burua
Erreferentziak
aldatu- ↑ Hannah y sus hermanas (Hannah and her sisters). filmotecanavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-5).
- ↑ Hannah and her sisters. sansebastianfestival.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-5).[Betiko hautsitako esteka]