Hammershus gaztelua Danimarkaren ekialdean Itsaso Baltikoan sartuta degoen Bornholm uharteko gaztelu bat da, gaur egun aztarnak baino gelditzen ez direna. Hammeren lurmuturraren ondoan kokaturik dago, uhartearen iparraldeko puntan, itsasoaren mailatik 74 metrotako garaieran.

Hammershus gaztelua
Hammershus gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaBornholm regional municipality
Koordenatuak55°16′16″N 14°45′21″E / 55.2712°N 14.7558°E / 55.2712; 14.7558
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1200(e)ko hamarkada
Arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

Valdemar II.arentzako egoitza izateko eraiki zela pentsatzen da. Honetaz gain daniarrek Itsaso Baltikoaren ertzak erasotzeko base gisa ere erabili zen.

Danimarkako erregeen eta Lundeko artzapezpikuen artean hainbat borroka izan ziren eta artzapezpikua beti Bornholmen babesten zela ikusita erregeek sarritan erasotu zuten gotorlekua XIII eta XIV mendeetan. 1521ean Kristian II.ak Fioniako artzapezpikua gordetzeko presondegi gisa erabili zuen. Luzaroan ez ordea, Lübeckeko armadak eskuratu baitzuen urte berean. 1658an suediarrek okupatu zuten.

Hammershus gazteluaren zati handi bat behera bota zen 1750 inguruan eta ordutik aztarnak baino ez dira gelditzen. 1900an gazteluaren osagai batzuk berriztu egin ziren.

Gaztelua aldatu

Iparralderantz Bornholm inguratzen duen itsasertzaren ikuspegi itzela dauka gazteluak, hegoalderantz aldiz haran sakonak estaltzen ditu basoak.

Gazteluaren egiturari dagokionez kutxa itxurako gelak ditu eraztun itxurako babes ugariz inguraturik. Gaur egun 750 metotako luzera duen harresia ikus daiteke. Dorre nagusi bat ere badu, Mantel dorrea.

Iparraldeko Europan dagoen Erdi Aroko gotorleku handiena da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu