Ireki menu nagusia

| Sortzailea = Marc Laidlaw | Argitaletxea = Sierra Studios, Valve Corporation | Ekoizlea =Valve L.L.C. | Joko mota = Shooter | Lizentzia = | Plataforma =Windows
PlayStation 2
OS X
Linux | Azken bertsioa = | Adin Sailkapena = 16 urtetik aurrera (PEGI16+) | Motorra = GoldSrc | Saila = Half-Life | Aurrekoa = - | Ondorengoa = Half-Life 2 | Jolas mota = Jokalari batekoa, jokalari anitzekoa | Webgunea = Webgune ofiziala }} Half-Life (HλLF-LIFE idatzia) zientzia fikziozko lehen pertsonako tiroko bideojokoa da, Valve-k garatua eta 1998an Sierra Studios-ek argitaratua Microsoft Windowsentzako. Valve-ren eta Half-Life serieko lehen bideojokoa izan zen.

Half-Life
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Argitaletxea Sierra Entertainment
Banatze bidea Steam eta disko konpaktu
Ezaugarriak
Genero artistikoa bideo-joko tiroekin eta ikuspegi subjektiboarekina
Joko-modua Jokalari anitzeko modua eta bakarka jokatzeko modua
Euskarria Linux, PlayStation 2, Microsoft Windows eta macOS
Sarrera gailua teklatua, sagua eta gamepad Itzuli
Adin-sailkapena PEGI 16Mature 17+D (17 urte edo gehiago)USK 16
Software motorea GoldSrc Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea Valve Corporation eta Gearbox Software Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Kelly Bailey Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ameriketako Estatu Batuak
Kanpo loturak
kronologia

Half-Life Half-Life 2 Itzuli

Jokalariak Gordon Freeman doktorearen papera hartzen du, ikerketa laborategi sekretu batetik ihes egin behar duena telegarraioko esperimentu bat behar ez bezala irten ostean, etsaiak menderatzen eta puzzleak ebazten.

Beste momentu hartako bideojokoek zinematikak erabiltzen zituzten, baina Half-Life-en jokalariak Freemanen etengabeko kontrola du, eta istorioa sekuentzia scriptatuen bidez kontatzen da. Valve-ren Gabe Newell sortzaileak taldeak mundu inmertsibo bat sortu nahi zutela esan zuen. Jokoaren motorea, GoldSrc, id Software enpresako Quake motorearen bertsio oso eraldatu bat da.[1]

Half-Life bere grafiko, errealismo eta narratiba arinengatik kritika oso onak lortu zituen. "Game of the Year" (Urteko Jokoa) deituriko 50 sari baino gehiago lortu zituen eta batzuetan sortutako jokorik onenetarikoa dela esaten da. Beste lehen pertsonako tiroko joko asko influentziatu zituen urte askotan. IGNren arabera genero honetako bideojokoak orain bi zatitan banatuta daude: pre-Half-Life garaia eta post-Half-Life garaia.[2]

Half-Life-ek 8 millioi kopia saldu zituen 2004ko Azaroaren 16rako, eta 9,3 millioi 2008ko Abendurako[3]. PlayStation 2rako moldatua izan zen 2001ean, eta OS X eta Linuxentzako 2013an[4]. Jarraipen bat izan zuen 2004ean, Half-Life 2[5].

JokoaAldatu

Half-Life ez da bakarrik etsaien kontrako borroka, nahiz eta horretan oinarrituta egon. Batzuetan puzzleak ebatzi behar dira jokoan aurrera egin ahal izateko. Beste jokoek ez bezala, Half-Life-en sekuentzia scriptatuak zeuden (adibidez Vortigaunt batek ate bat behera botatzea) istorioan aurrera egiteko. Joko hauek zinematika asko erabiltzen zituzten argumentuak zituen xehetasunak azaltzeko, baina Half_life-en dena lehen pertsonako perspektiba batean kontatzen da, eta jokalariak gutxitan galtzen du Gordonen kontrola. Gainera, ez zaio inoiz ikusten, eta ez du inoiz hitz egiten. Jokoa kapitulutan banatuta dago, eta jokoak aurrera egiten du mozketarik gabe, kapituluak kargatzeko behar den denbora txikia salbu.[6]

Jokoak normalean puzzleak ditu, adibidez garraio zinta labirinto bat pasatzea edo kaxak erabiltzea hurrengo lekura pasatu ahal izateko. Puzzle batzuk etsaiak hil ahal izateko ingurunean dauden elementuak erabiltzera behartzen dio jokalariari, lurrun-balbula bat erabliz adibidez. Jokoak "boss" batzuk ditu, eta batzuetan hauek kapitulu osoak definitzen dituzte. Jokalariak normalean ez ditu indarrez hil behar, aldiz, dauden puzzleak ebatziz lortzen du garaipena[7]. Aurrerago, jokalariak "salto luzeko modulu" bat lortzen du bere Ingurugiro Arriskutsuko Trajerako (HEV) . Modulo honek saltoak dauzkaten distantzia eta abiadura horizontala handitzen dute salto egin baino lehen makurtzerakoan. Jokalariak bere trebezia erabili behar du plataforma moduko salto puzzleak pasatzeko Xen dimentsioan jokoaren amaieran[8].

Gehienetan jokalariak aurrera egin behar du bakarka, baina batzuetan NPCn (Jokalari gabeko pertsonaien) laguntza lortzen du, gehienbat laborategiko ikerlari eta segurtasun pertsonalarengatik, jokalariaren alde borrokatuko dutenak eta jokalariari area berrietara heltzen lagunduko diotenak. Jokoak etsai asko ditu, headcrab, bullsquid, headcrab zonbi eta Vortigauntak dira Xen munduko izakietako batzuk. Beste etsaiak gizakiak dira, beste dimentsioko arriskuak kontrolatu eta laborategian dauden lekuko guztiak isiltzeko prestatuta dauden HECU (Ingurugiro Arriskutsuko Kontrol Unitate) Marineak.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Source Engine, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  2. (Ingelesez) Top Shooters #1, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  3. (Ingelesez) Valve Reveals Lifetime Retail Sales of Half-Life, Counter-Strike Series, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  4. (Gaztelaniaz) Half Life y Counter Strike disponibles para Linux en Steam, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  5. (Ingelesez) Hermida, Alfred (2003), Half-Life sequel ups the ante, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  6. (Ingelesez) [|Dulin, Ron], Half-Life Review, . Noiz kontsultatua: 2016-11-10.
  7. (Gaztelaniaz) Foso Explosivo, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.
  8. (Gaztelaniaz) Módulo de Salto Largo, . Noiz kontsultatua: 2016-11-11.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.