Haleth
Haleth, Tolkienen legendarium ospetsuan, emakume amazona bat da, elfoek eta Gizakiek Halethen etxea deitu zuten edainen ostearen kapitaina izan zena, Halethek berak edainak Estoladera iritsi ondoren gidatu zituelako.
Historia
aldatuHaleth Haldaden alaba zen. Bere herriaren, Haladimdarren buruzagi bezala geratu zen bere aita hil ondoren, Melkorren orkoak Karanthirreko elfo Noldorren laguntzarekin garaituak izan zirenean, Thargelionen bizi zirenean. Bere gainontzeko herriarekin abiatu zen Estoladera, non denbora bat eman zuten, Karanthirrek, gizakien ausardia ikusiz, bertan geratu edo iparralderantz joatea eskaini zion arren. Halethek, izaera menderaezinezkoa, modu atseginean uko egin zion eskaintza horri, eta hegoalderantz abiatu zen.
Baina laster bilatu nahi izan zituen bizitzeko lur berriak, honela, bere herriaren zati bat Estoladen utziz, iparraldera abiatu zen, Nan Dungorthebetik igaro ondoren, eskasia eta galera handiekin, bere jarraitzaileetako batzuk Biriathen geratu ziren, eta bera Brethil oihanean ezarri zen hil arte. Eta bere herriak, muino berde bat altxatu zuen Tur-Haretha oihaneko altueretan, Anderearen Tumulua, Haudh-en-Arwen sindarinez. (Quenta Silmarillion. 17. atala.)