Halet Çambel

arkeologoa eta Olinpiar Jokoetan aritutako lehen emakume turkiarra

Halet Çambel (Berlin, Alemania, 1916ko abuztuaren 27aIstanbul, Turkia, 2014ko urtarrilaren 12a) arkeologo eta esgrimista turkiarra izan zen. Garrantzi handia izan zuen hieroglifiko hititak ulertzeko orduan (feniziar alfabetoa zuen tableta bat aurkitzean) eta Turkiako kultura-ondarea indusketen bidez kontserbatzeko orduan.[1] Gainera, kirolari aitzindaria izan zen, Olinpiar Jokoetan lehian aritu zen lehen emakume turkiarra izan baitzen.

Halet Çambel

Bizitza
JaiotzaBerlin1916ko abuztuaren 27a
Herrialdea Turkia
HeriotzaIstanbul2014ko urtarrilaren 12a (97 urte)
Familia
AitaHasan Cemil Çambel
Ezkontidea(k)Nail Çakırhan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRobert College (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Istanbulgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailakatedraduna
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa, eskrimalaria, unibertsitateko irakaslea eta Hittitologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Saarland University (en) Itzuli
Istanbulgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua

Biografia aldatu

Berlinen jaio zen, 1916an. Bere ama Remziye Hanm izan zen. Aitona, amaren aita, Hakki Pasha, garai bateko sadrazama (otomandar Inperioko lehen ministroaren baliokidea) zen eta une horretan Alemanian otomandar enbaxadorea zen. Hasan Cemil Çambel aita enbaxadako agregatu militarra zen.

Olinpiar Jokoen ondoren, Istanbulera itzuli zenean, Nail Çakırhanekin harremana hasi zuen. Poeta komunista arkitekto ospetsu bihurtu zen, eta harekin ezkonduta egon zen 70 urtez, Çakırhan 2008ko urrian hil zen arte.

2014ko urtarrilaren 12an hil zen Istanbuleko bere etxean.[2]

Ibilbide profesionala aldatu

Ibilbide akademikoa aldatu

Sorbonako Unibertsitatean jaso zuen arkeologia-graduatu aurreko prestakuntza, Parisen, eta 1940an Istanbuleko Unibertsitatean doktoratu zen.[3] 1952an Kurt Bittel irakaslearekin hasi zen lanean, Istanbuleko Unibertsitateko Historiaurreko Departamentuan. 1952an eta 1954an Fikirtepeko Neolitoko aztarnategia induskatu zuten, Turkian induskatutako lehena. Harrezkero, bere ibilbide akademikoa historiaurreko ikerketen garapenarekin lotuta egon zen batez ere, eta horrek 'Prehistory Laboratory' izeneko bildumak sortu zituen.[4]

Kirol-ibilbidea aldatu

Turkiako emakumeak ikusarazteaz kontzientziatuta, eta tradizioarekin hautsi ondoren, hainbat kirol-klubetan aritu zen, besteak beste, eskrima, judoa, txirrindularitza eta hipika praktikatzen. Çambel-ek 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, emakumezkoen banakako florete-kategorian, eta, Suat Fetgeri Aéni eskrima-taldeko kidearekin batera, Olinpiar Jokoetan lehian aritu zen lehen emakume turkiar eta musulmana izan zen.[5][4][6] Alemaniako funtzionario batek gonbita egin zion Adolf Hitlerrengana joateko, baina Çambelek eta Suat Fetgerik uko egin zioten arrazoi politikoengatik.[7]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

Bere lanaren aitorpen gisa Príncipe Claus (Kultura eta Garapenekoa) (Prins Claus Prijs) saria jaso zuen, urtero Príncipe Claus fundazioak ematen duena.

2015eko abuztuaren 27an, Googlek bere 99. urteurrena ospatu zuen doodle[8] baten bidez.

Argitalpenak aldatu

  • Braidwood, R. J.; Çambel, H. & Watson, P. J. (1969): “Prehistoric Investigations in Southeastern Turkey”. Science 164, Issue 3885: 1275-1276.
  • Braidwood, R. J.; Çambel, H.; Redman, C. L. & Watson, P. J. (1971): “Beginnings of Village-Farming Communities in Southeastern Turkey”. PNAS 68 (6): 1236-1240.
  • Braidwood, R. J.;  Çambel, H; Lawrence, B.; Redman, C.L. & Stewart, R.B. (1974): Beginnings of Village-Farming Communities in Southeastern Turkey, 1972. PNAS 71 (2): 568-572.  
  • Braidwood, R. J.; Çambel, H. & Wulf Schirmer (2013): “Beginnings of Village-Farming Communities in Southeastern Turkey: Çayönü Tepesi, 1978 and 1979”. Journal of Field Archaeology 8 (3): 249-258.
  • Çambel, H. (1974): “The Southeast Anatolian Prehistoric Project and its Significance for Culture history”. Belleten XXXVIII: 361-377.
  • Çambel H. (1981): “Chronologie et organisation de l'espace à Çayönü”, in Cauvin, J. et P. Sanlaville, P. (éds), Préhistoire du Levant. Paris: 531‑553.
  • Çambel, H. (1993): “Das Freilichtmuseum von Karatepe-Aslantaş”. Istanbuler Mitteilungen 43: 495-509.
  • Çambel, H. & Braidwood, R. (1970): “An Early Farming Village in Turkey”. Scientific American 222(3): 50-57.

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu