Hajdú-Bihar
Hajdú-Bihar (hungarieraz: Hajdú-Bihar megye; errumanieraz: Județul Hajdú-Bihar) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Iparraldeko Lautada Handia eskualdean, Errumaniako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Szabolcs-Szatmár-Bereg, Borsod-Abaúj-Zemplén, Jász-Nagykun-Szolnok eta Békés konderriak ere mugakide ditu. 6.210 km²ko azalera du, eta 2011n 565.674 biztanle zituen[1]. Hiriburua Debrecen da.
Hajdú-Bihar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua |
![]() | ||
ISO 3166-2 | HU-HB | ||
Hiriburua | Debrecen | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47° 25′ N, 21° 30′ E / 47.42°N,21.5°EKoordenatuak: 47° 25′ N, 21° 30′ E / 47.42°N,21.5°E | ||
![]() | |||
Azalera | 6,210,51 km² | ||
Demografia | |||
Dentsitatea | 91,1 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Iparraldeko Lautada Handia | ||
http://www.hbmo.hu/ |
GeografiaAldatu
Hajdú-Bihar konderria Alföld Handiko Tiszántúl eskualdean, Tisza ibaiaren ekialdean, kokaturik dago. Lurzoru hareatsuak dira. Udak beroak eta neguak oso hotzak izaten dira. Tiszalök urtegiak Tisza ibaia erregulatu eta, 100 kmko luzera duen ubide baten bitartzez, Hortobágyko estepa eta Hajdúság ureztatzea ahalbidetzen du. Ureztatzeari esker, arroza, garia, artoa, tabakoa, ekilorea eta dilistak egiten dira. Hajdúszoboszló bainu hiriaren inguruan, garrantzi handiko gas natural hobia dago[2].
Banaketa administratiboaAldatu
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Balmazújváros | Balmazújváros | 827,44 | 29.616 | 5 |
Berettyóújfalu | Berettyóújfalu | 1.073,90 | 43.635 | 25 |
Debrecen | Debrecen | 531,13 | 220.699 | 2 |
Derecske | Derecske | 650,31 | 41.533 | 19 |
Hajdúböszörmény | Hajdúböszörmény | 471,43 | 40.194 | 2 |
Hajdúhadház | Hajdúhadház | 137,02 | 22.041 | 3 |
Hajdúnánás | Hajdúnánás | 547,27 | 29.232 | 6 |
Hajdúszoboszló | Hajdúszoboszló | 732,65 | 42.255 | 5 |
Nyíradony | Nyíradony | 510,31 | 29.303 | 9 |
Püspökladány | Püspökladány | 729,05 | 39.529 | 12 |
Hiri eta herriakAldatu
Konderri eskumenak dituzten hiriakAldatu
Hiriak eta herri handiakAldatu
(2015eko biztanleria[3])
|
|
|
IruditegiaAldatu
Hajdúdorogeko katedral grekoa
Artaldea Hortobágyko parke nazionalean
ErreferentziakAldatu
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ Hajdú-Bihar. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica Noiz kontsultatua: 2015-11-29.
- ↑ a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu Noiz kontsultatua: 2015-11-28.