Haizea Ziarrusta

Kimikaria

Haizea Ziarrusta Intxaurtza (Dima, Bizkaia, 1990eko azaroaren 5a) kimikan lizentziaduna, ikertzailea eta kimika analitikoan doktorea da. 2018tik Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikaria da. [1][2]

Haizea Ziarrusta

Bizitza
JaiotzaDima1990eko azaroaren 5a (33 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaNekane Intxaurtza
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritza

Inguma: haizea-ziarrusta-intxaurtza-00

Biografia aldatu

2014. urtean Ingurumen Kutsadurari eta Toxikologiari buruzko masterra egin zuen EHUko Kimika Analitikoko Sailean. Bere doktorego-tesiaren lau urteetan, kutsatzaileek uretako ekosistemetan dituzten albo-ondorioak aztertu zituen. 2018az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikaria da. Ingurumenaz duen kezkaz gain, beti sentitu izan du gorputza mugitu beharra buruan dituen beste arazoetatik deskonektatzeko. Urte askoan futbolean aritzeaz gain, Euskal Herriko ingude-txapelduna izan zen 2015ean. Orain arte ez dio uko egin kirolari, eta, azkenaldian, Euskal Herriko mendiak zapaltzen dabil.[1]

Ibilbide profesionala aldatu

Ziarrustak 2019an EHUko Kimika Analitikoa Sailean egindako ikerketa lan batean botikak eta eguzki-kremen osagaiak itsasora heldu eta arrainetan metatzen direla frogatu zuen, animalion metabolismoan albo-ondorioak eraginez.[3] Bere doktore tesian, uretan eta arrainen ehunetan osagai horiek neurtzeko metodologiak garatu zituen.[4][5]

Kirolari ibilbidea aldatu

2007tik 2013ra bitartean Arratia nesken futbol taldean jokatu zuen.[6]

2015ean Euskal Herriko ingude txapelketa irabazi zuen. Ordura arteko marka hobetu zuen 92 kolpetan ipiniz.[7]

Argitalpenak aldatu

Hauek dira Ziarrustaren argitalpen nagusiak:[8]

  • Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea. Ekaia Ale berezia (2020).[9]
  • Application of the Sea Urchin Embryo Test in Toxicity Evaluation and Effect-Directed Analysis of Wastewater Treatment Plant Effluents. Environmental Science & Technology (2020).
  • Amitriptyline at an Environmentally Relevant Concentration Alters the Profile of Metabolites Beyond Monoamines in Gilt‐Head Bream. Environmental Toxicology and Chemistry (2019).
  • Nor dago icebergaren alde ezkutuan? Zientzia Kaiera (2019).[10]
  • Occurrence of emerging pollutants in estuaries of the Basque Country: Analysis of sources and distribution, and assessment of the environmental risk. Water Research (2018).
  • Development, characterization and comparisons of targeted and non-targeted metabolomics methods. PLOS ONE (2018)
  • Non-targeted metabolomics reveals alterations in liver and plasma of gilt-head bream exposed to oxybenzone. Chemosphere (2018)
  • Study of bioconcentration of oxybenzone in gilt-head bream and characterization of its by-products. Chemosphere (2018)
  • Ciprofloxacin by-products in seawater environment in the presence and absence of gilt-head bream. Chemosphere (2018)
  • Evaluation of polar organic chemical integrative and hollow fibre samplers for the determination of a wide variety of organic polar compounds in seawater. Talanta (2018)
  • Determination of fluoroquinolones in fish tissues, biological fluids, and environmental waters by liquid chromatography tandem mass spectrometry. Analytical and Bioanalytical Chemistry (2017)
  • Bioconcentration and Biotransformation of Amitriptyline in Gilt-head Bream. (2017)
  • Simultaneous determination of 41 multiclass organic pollutants in environmental waters by means of polyethersulfone microextraction followed by liquid chromatography–tandem mass spectrometry. Analytical and Bioanalytical Chemistry (2017)
  • Determination of tricyclic antidepressants in biota tissue and environmental waters by liquid chromatography-tandem mass spectrometry. Analytical and Bioanalytical Chemistry (2016)
  • Multiscreening determination of organic pollutants in molluscs using matrix solid phase dispersion. Journal of Chromatography A (2015)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Haizea Ziarrusta» TEDxVitoriaGasteiz (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  2. Haizea Ziarrusta. .
  3. «Botikak eta eguzki-kremen osagaiak arrainetan pilatzen dira, albo-ondorioak eraginez» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  4. Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Arrainak arriskuan jartzen ari garela frogatu nahi dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  5. Intxaurtza, Haizea Ziarrusta. (2018). Farmakoek eta zaintza pertsonalerako produktuek ur-ekosistemetan izan ditzaketen albo-ondorioak ikertzeko hurbilketa analitikoak. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  6. «Plantilla jugadoras 2007/2008 / ARRATIA (Primer equipo): Club Deportivo Arratia» www.txapeldunak.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  7. Haizea Ziarrusta txapeldun. .
  8. «ORCID» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  9. Duñabeitia, Mireia Irazola; Ureta, Oscar Posada; Intxaurtza, Haizea Ziarrusta; Aramaiona, Urtzi Izagirre; Treviño, Leire Mijangos; Zabalandikoetxea, Maitane Olivares; Epelde, Aresatz Usobiaga; Sobrino, Ailette Prieto et al.. (2020). «Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea» EKAIA (37 (1)) ISSN 0214-9001. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  10. Intxaurtza, Haizea Ziarrusta; Zabalandikoetxea, Maitane Olivares; Zubieta, Olatz Zuloaga. (2020). (AR) Nor dago icerbergaren alde ezkutuan?. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak aldatu