Haizabia
Haizabia, Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun eraikinaren alboan izen berdineko hotela dago, bertan itsasoko uradun igerileku bat ere badago.
Haizabia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Hendaia |
Koordenatuak | 43°22′47″N 1°44′01″W / 43.3797°N 1.733567°W |
![]() | |
Kokalekua
aldatuUdalerriaren iparrraldean dago, herrigunetik kanpo, Ziburura doan kostaldeko errepidearen eta Euskal erlaitzaren hasieran dagoen senadi batean, Abadia gaztelutik hurbil.
Historia
aldatuJean-Louis de Faucigny-Lucinge (1901-1945) printzesak luxuzko hotel-jatetxe bat eraikitzeko asmoz Abadia gazteluaren lursailetako batzuk erosi zituen.
1928-1930 artean Henry Martinet (1867-1936) arkitektoak eraiki zuen. Bertan, garai hartan oraindik martxan zegoen Hendaia eta Donibane Lohizuneko tranbiaren geltoki bat ere bazen.
1944an SNCF konpainiak umezurztegi bat bilakatzeko erosi zuen, gerora burdinbide langileen seme-alabentzako udaleku bihurtuz.
1988an Enpresaren Batzordeak berak jauregia erosi eta 240 pertsonentzako edukiera zuen familientzako jauregi bat bilakatu zuen, 70 logela eta etxola multzo batez osatua zegoen.