Haga jauregia (suedieraz: Haga slott) Suediako erregeen jauregietako bat da. Solna hirian dago, Stockholm erdigunetik 2 kilometrotara.

Haga jauregia
Haga slott
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaSolna
Koordenatuak59°21′49″N 18°02′22″E / 59.3636°N 18.0394°E / 59.3636; 18.0394
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1805
JabeaGustavo IV.a Adolfo Suediakoa
Arkitektura
ArkitektoaCarl Christoffer Gjörwell the Younger (en) Itzuli

Historia aldatu

1792an Gustavo III.a Suediakoa erahil zuten eta Brunnsviken-en egiten ari zen gaztelu itzelaren lanak bertan behera gelditu ziren. Bere semeak, Gustavo IV.ak jauregi apalago bat altxatzea erabaki zuen eta Carl Christoffer Gjörwell arkitekto gazteari Italiako villa antzeko bat diseinatzeko eskatu zion. 1802 eta 1805 artean eraiki zen Haga jauregia. 1790an suak erre zuen eliza ere berreraiki zuten.

Ordutik aurrera hainbat printze eta printzesa bizi izan ziren bertan eta berriztatze ugari egin zizkioten.

1966an Gobernuak eskuratu zuen eta Atzerritik zetozen gonbidatuentzako eraikina bihurtu zen. 2009an errege familiari itzuli zitzaion eta Victoria printzesaren etxebizitza da gaur egun.

Haga Parkea aldatu

Eremu natural zabala da eta bertan Haga jauregiaz gain Gustavo III.aren pabiloia eta Echo Temple ere badaude. Hainbat aintzira, basoak eta lorategiak ere baditu.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu