Hador Gondorrekoa, Tolkienen legendariumean eta honen lanik ospetsuena den Eraztunen Jauna eleberriko eranskinetan, Gondorreko Seneskal Erregeordeen artean zazpigarrena izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2245. urtean jaioa, Turin I.ak bere bigarren emaztearekin izan zuen semea da. Bere arbaso Edaina bezala, bere izena, sindarinez "Urrezko buruduna" bezala itzul daiteke.

Hador, Zaintzapeko Bakea deritzon garaian gobernatu zuen seigarren seneskala izan zen. Bere aitaren oinordekoa izan zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2278. urtean, eta Gondor gobernatu zuen 117 urtez. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2395. urtean hil zen.

Erregeistroen arabera, halako adina, 150 urte, hartu zuen etxe Gobernariko azken Dunedaina izan zen. Bere ondoren, adina jeisten hasi zen, odol numenortarra jeisten zen bitartean. Bere oinordekoa, bere seme Barahir Gondorrekoa izan zen.


Aurrekoa
Turin I.a
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2278tik 2395 arte.
Ondorengoa
Barahir Gondorrekoa

Kanpo estekak aldatu