Haakon III.a Norvegiakoa
Haakon III.a Sverreson (norvegieraz: Håkon Sverresson, antzinako eskandinavieraz: Hákon Sverrisson; Nidaros, 1182 – Bergen, 1204ko urtarrilaren 1a) Norvegiako erregea izan zen 1202tik hil zen.
Haakon III.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1202 - 1204 ← Sverre Norvegiakoa - Guttorm I.a Norvegiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1182 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | 1204ko urtarrilaren 1a (21/22 urte) | ||
Hobiratze lekua | Christ Church (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Sverre Norvegiakoa | ||
Ama | Astrid Roesdotter | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Sverre (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
![]() ![]() |
Sverre Norvegiakoaren semea izan zen, Norvegiako gerra zibiletan Birkebeiner taldeko burua. 1197an bere aitarekin batera borrokatu zuen Osloko gudu batean eta hurrengo urteetan borroka zibiletan parte hartu zuen. Nidarosen errege izendatu zuten 1202an, bere aita hil ondoren. Bere aitaren aholkuz Elizarekin adiskidetu zen eta Suedian eta Danimarkan erbesteratutako gotzainak Norvegiara itzuli ziren.
Haakon bi urte geroago hil zen ezkondu gabe eta bere iloba Guttorm Sigurdsson errege izendatu zuten. Haakon hil ondoren, emakume batek esan zuen haren seme baten ama zela. 1217an Haakon IV.a izenarekin errege izendatu zuten.
Haakonen bizitzari buruzko iturri nagusiak Sverris saga eta Böglunga sögur dira.