Hik Hasi aldizkaria

HIK HASI» orritik birbideratua)

Hik Hasi aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. Hik Hasik ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.[1]

Hik Hasi: euskal heziketarako aldizkaria
MotaPedagogia
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaLasarte-Oria
ArgitaletxeaXangorin
Gai nagusiaPedagogia eta eskola
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaHilabetekari
Salneurria4 € alea / 50 € urteko harpidetza
Historia
ErredaktoreakJoxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu, Arantxa Urbe
Identifikadoreak
ISSN1135-4690
www.hikhasi.eus

Argiaren egoitzako bulego txikian egin zituzten lehen urteak. Hasiera hartan inork gutxik sinesten zuen euskaraz hezkuntza aldizkari bat egin zitekeenik, baina Joxe Mari Auzmendik hasiera-hasieratik transmititzen zuen grinak, pasioak, baikortasunak eta ilusioak erakarri zuen taldeak aldizkariaren 0 alea argitaratu zuen 1995ko maiatzean, eta 2020an 25 urte bete zituen aldizkariak.[2]

Hilabetekaria da. Baita zenbait urtetan "Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida" ere argitaratu izan dute.[3]

Handik urtebetera, 1996ko maiatzean, formazioko adarra abiatu zuen Hik Hasik, irakurketa eta idazketa konstruktibistaren inguruko jardunaldiekin. Hasieratik euskara eta pedagogia berritzaileak

Topaketa pedagogikoak aldatu

Aldizkariaren egitasmo pedagogikoaren inguruan dabilen taldeak "Udako Topaketa Pedagogikoak" antolatu izan ditu 2000. urtetik urtero, uztailaren hasieran, Donostian eta Bilbon, hiru egunez. Topaketak euskaraz egiten dira eta bertan jorratzen diren gaiak oso desberdinak dira: metodologiak maila desberdinei begira, ikasleekin aritzeko teknikak, psikologia, esperientzien trukaketa...[4]

Aldizkariarekin kontaktua aldatu

Helbidea: Errekalde hiribidea, 59 / Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com

Diskoak, pelikulak eta argitalpenak aldatu

  • Haur jolasen abestiak, 1997
  • Txirulaz, 1997
  • Haur jolasen abestiak II, 1998
  • Gitarraz, 1998
  • Txirulaz II, 1999
  • Eskusoinuaz, 2000
  • Txirulaz, 2000
  • Zatoz jolastera, 2000
  • Kukurruku, zer diozu?, 2002
  • Haur jolasen abestiak III, 2002
  • Jolasen altxorra, 2002
  • Ilargiaren sekretua, 2004
  • Pianoaz, 2004
  • 69 abesti jolasteko, 2008
  • Orain, 2015

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

  • Ikas euskal pedagogia zerbitzua Iparraldean

Kanpo estekak aldatu