H. Robert Horvitz

biologo estatubatuarra

Howard Robert Horvitz (Chicago, 1947ko maiatzaren 8a) estatubatuar biologoa da. 2002ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Caenorhabditis elegans zizare nematodoari buruz egindako ikerketengatik. Sydney Brenner eta John E. Sulstonekin partekatu zuen saria.[1][2]

H. Robert Horvitz

Bizitza
JaiotzaChicago1947ko maiatzaren 8a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaZuri (arraza)a
Familia
Ezkontidea(k)Martha Constantine-Paton (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 1974) Doktoretza
Niles East High School (en) Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Massachusetts Institute of Technology School of Science (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaJames Dewey Watson
Sydney Brenner
Walter Gilbert
Doktorego ikaslea(k)Junying Yuan (en) Itzuli
Paul W. Sternberg (en) Itzuli
Niels Ringstad (en) Itzuli
Shunji Nakano (en) Itzuli
Gary Ruvkun (en) Itzuli
Erik Jørgensen (en) Itzuli
Andrew Chisholm (en) Itzuli
Yishi Jin (en) Itzuli
Ronald Ellis (en) Itzuli
Erik C Andersen (en) Itzuli
Victor Ambros (en) Itzuli
Barbara Conradt (en) Itzuli
Gillian M Stanfield (en) Itzuli
Peter W Reddien (en) Itzuli
Matthias C Truttmann (en) Itzuli
Joshua Levin (en) Itzuli
Melissa M Harrison (en) Itzuli
Joshua M Kaplan (en) Itzuli
Shai Shaham (en) Itzuli
Iva Susan Greenwald (en) Itzuli
Scott G. Clark (en) Itzuli
Cornelia Bargmann (en) Itzuli
Gian Garriga (en) Itzuli
Dengke K Ma (en) Itzuli
Yi-Chun Wu (en) Itzuli
Michael R. Koelle (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, unibertsitateko irakaslea, genetista eta medikua
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Howard Hughes Medical Institute (en) Itzuli  (1988 -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
National Academy of Medicine (en) Itzuli
web.mit.edu…

Formakuntza aldatu

Chicagon jaio zen familia judu batean eta Massachusetts Institute of Technologyn matematika ikasi zuen. Ondoren, biologia ikasi zuen Harvardeko Unibertsitatean.

Biologo ikertzailea aldatu

1974an Cambridgeko Biologia Molekularreko Laborategian hasi zen lanean eta Sulston eta Brennerrekin C. elegans-en genetika ikasi zuen. 1978tik biologia irakaslea da MITen. Nematodoaren genetikan egin zuen ikerketa apoptosian oinarritu zen eta heriotzaren geneak identifikatu zituen.

1988tik AEBetako Massachusetts-eko Howard Hughes Institutu ospetsuko ikertzailea da. Jaso dituen sarien artean, 2001ean Amerikako Genetika Elkartearen Domina eman zioten.[2]

Robert Horvitzek, aurreko bien bidetik aurrera eginez, zelulen heriotza kontrolatzen duen programa genetikoari buruzko oinarrizko aurkikuntzak egin ditu. C. elegans -en zelulen heriotzarekin lotutako gene batzuk identifikatu zituen, eta gizakietan ere era horretako geneak badaudela ikusi zuen.[2]

Zelulen heriotzaren programazioa ulertzea ezinbestekoa da hainbat gaixotasunen muina ezagutzeko. Hiesean, bihotzekoak jotakoan eta endekapen-gaixotasun batzuetan, heriotzaren prozesua azkartu egiten delako galtzen dira zelulak. Beste gaixotasun batzuetan, aldiz, kontrakoa gertatzen da; minbizian eta egoera autoimmuneetan, adibidez, hil beharko luketen zelulek bizirik jarraitzen dute. Ez da harritzekoa, beraz, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria hiru ikertzaile horiei ematea, haiei zor baitzaie gaur egun egiten ari diren ikerketen oinarria.[2]

Lanak aldatu

  • Sulston, J.E.; Horvitz, H.R. (March 1977). "Post-embryonic cell lineages of the nematode, Caenorhabditis elegans". Developmental Biology. 56 (1): 110–156. doi:10.1016/0012-1606(77)90158-0. PMID 838129.
  • Ellis, Hillary M.; Horvitz, H. Robert (28 March 1986). "Genetic control of programmed cell death in the nematode C. elegans". Cell. 44 (6): 817–829. doi:10.1016/0092-8674(86)90004-8. PMID 3955651. S2CID 44031839.
  • Ellis, R E; Yuan, J; Horvitz, H R (November 1991). "Mechanisms and Functions of Cell Death". Annual Review of Cell Biology. 7 (1): 663–698. doi:10.1146/annurev.cb.07.110191.003311. PMID 1809356.
  • Yuan, J; Shaham, S; Ledoux, S; Ellis, HM; Horvitz, HR (19 November 1993). "The C. elegans cell death gene ced-3 encodes a protein similar to mammalian interleukin-1 beta-converting enzyme". Cell. 75 (4): 641–52. doi:10.1016/0092-8674(93)90485-9. PMID 8242740.
  • Hengartner, MO; Horvitz, HR (25 February 1994). "C. elegans cell survival gene ced-9 encodes a functional homolog of the mammalian proto-oncogene bcl-2". Cell. 76 (4): 665–76. doi:10.1016/0092-8674(94)90506-1. PMID 7907274. S2CID 29437409.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «H. Robert Horvitz» HHMI (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. a b c d Zientzia, Elhuyar. (2002-11-01). «2002ko Nobel sariak urte askotako lanaren ordaina» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu