Herbert George Wells

H.G. Wells» orritik birbideratua)

Herbert George Wells (1866ko irailaren 21a - 1946ko abuztuaren 13a) idazle eta filosofo britaniarra izan zen, idatzitako zientzia fikziozko eleberriengatik ezaguna, zeinaren aitzindarietako bat izan zen.

Herbert George Wells

(1920)

PENeko presidentea

1932 - 1935
John Galsworthy - Jules Romains
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHerbert George Wells
JaiotzaBromley (en) Itzuli1866ko irailaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1946ko abuztuaren 13a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: liver tumor (en) Itzuli
Familia
AitaJoseph Wells
AmaSarah Neal
Ezkontidea(k)Isabel Mary Wells (en) Itzuli  (1891 -  1894)
Catherine Wells (en) Itzuli  (1895 -  1927)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Science (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Biology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Thomas Henry Huxley
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria, kazetaria, Idist (en) Itzuli, zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea, soziologoa eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFabian Society
Izengoitia(k)H. G. Wells, Reginald Bliss, Septimus Browne eta Sosthenes Smith
Genero artistikoazientzia-fikzioa
biografia
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

IMDB: nm0920229 Allocine: 37785 IBDB: 6001
Musicbrainz: 84306022-264d-4351-a710-adb828e38a23 Discogs: 201193 Allmusic: mn0001545329 Find a Grave: 19940 Edit the value on Wikidata

Bere lehen lanek fantasia zientifikoa, teknologiaren garaipenari buruzko deskripzio profetikoak eta XX. mendeko gerren krudeltasuna izan zituen gaitzat: “Denboraren Makina” (1895), zientzia, abentura eta politika nahasten ziren bere lehen eleberria, arrakasta bat izan zen, “Gizon Ikusezina” (1897), “Munduen Gerra” (1898), “The First Man in the Moon” (1901). Film asko egin dira lan hauek oinarri hartuta.

Garaiko errealitate soziologikoaz ere arduratu zen, batez ere erdi mailako klasearenean, marjinatuen eskubideak defendatuz eta “Love and Mr. Lewisham” (1900), “Kipps, the Story of a Simple Soul” (1905) eta “Mr. Polly” (1910) bezalako eleberrietan humorez eta errukiz isladatu zuen garaiko hipokresiaren aurka eginez.

Bere zenbait liburu itzuli dira euskarara.[1]

Lanak aldatu

Bere lanetako batzuk honakoak dira:

Euskaraz aldatu

  • "Hormako atea eta beste ipuin batzuk" ipuin bilduma (2021). Elkar. Itzultzailea: J.M. Berasategi.[2]
  • Gizon ikusezina (The Invisible Man) (1997). Ibaizabal. Itzultzailea: Miren Arratibel.[3]
  • Munduen gerra (The war of the worlds) (1991). Bertsio moldatua. Elkar. Itzultzailea: Jose Antonio Mujika.

Erreferentziak aldatu

  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  2. Biain, Aitor. «Joxe Mari Berasategik euskarara ekarri ditu H.G. Wellsen ipuinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
  3. «H.G. Wells - Gizon ikusezina» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu