Gyula Peidl

politikari hungariarra

Gyula Peidl (Ravazd, 1873ko apirilaren 4aBudapest, 1943ko urtarrilaren 22a) hungariar buruzagi sindikal eta politikari sozialdemokrata izan zen. Hungariako estatuburu eta lehen ministro izan zen sei egunez 1919ko abuztuan.

Gyula Peidl


Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1926 - 1931
Hautetsia: 1926-1931 legislative term (en) Itzuli

Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1922 - 1926
Hautetsia: 1922-1926 legislative term (en) Itzuli

25. Hungariako lehen ministro

1919ko abuztuaren 1a - 1919ko abuztuaren 6a
Sándor Garbai - István Friedrich (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRavazd (en) Itzuli1873ko apirilaren 4a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest1943ko urtarrilaren 22a (69 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
JarduerakTipografoa, ekonomialaria, kazetaria, sindikalista eta politikaria
Lantokia(k)Budapest
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hungarian Social Democratic Party (en) Itzuli

Inprimatzaileen sindikatuko buruzagia izan zen eta 1909an Hungariako Alderdi Sozialdemokratan sartu zen. Hungariako Lehen Errepublikan, Lan eta Ongizate ministro izan zen Dénes Berinkeyren gobernuan. Bere alderdia Hungariako Alderdi Komunistarekin batzearen aurka agertu zen, eta alderdiko buruzagitza utzi zuen bat-egitea onartu zenean.

1919ko abuztuaren 1ean, Hungariako Sobietar Errepublika desagertu zen, Errumaniako armadak Budapest hartu ondoren. Peidlek gobernuaren ardura hartu zuen eta burgesiaren eta nekazarien laguntza lortzen saiatu zen. Abuztuaren 6an, kontrairaultzaileek, Errumaniaren laguntzarekin, errepublikarekin amaitu zuten.

Estatu-kolpearen ondoren, Peidlek berriro zuzendu zuen inprimatzaileen sindikatua. 1919tik 1921era Austrian erbesteratuta bizi izan zen, ultraeskuindarren mehatxuengatik. 1922tik 1931ra Alderdi Sozialdemokratako diputatu eta talde parlamentarioko presidente izan zen. 1931n politikatik erretiratu zen.