Guyana: Crime of the Century

Guyana: Cult of the Damned» orritik birbideratua)

Guyana: Crime of the Century ala Guyana: Cult of the Damned (euskaraz Guyana: Mendeko Krimena ala Guyana: Maadarikatuen Kultua), 1979ko René Cardona Jr. mexikar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. 1978an Jim Jones erreberendoa eta Herriaren Tenpluak Guyanan eragindako suizidio masiboan oinarritua dago. Stuart Whitman, Gene Barry, John Ireland, Joseph Cotten, Bradford Dillman eta Yvonne De Carlo aktoreek antzeztu zuten.

Guyana: Crime of the Century
Jatorria
Argitaratze-data1979
IzenburuaGuyana: Crime of the Century
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaMexiko eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaExploitation filma
Iraupena134 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)René Cardona Jr.
Gidoigilea(k)René Cardona Jr.
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaJimmie Haskell (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHego Amerika

IMDB: tt0080833 Filmaffinity: 420674 Allocine: 111989 Rottentomatoes: m/guyana_crime_of_the_century Mojo: guyanacultofthedamned Allmovie: v94119 TCM: 483145 Netlix: 70022369Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1977. urtearen hasiera, AEBetako San Frantzisko hiria. James Johnson (Stuart Whitman) sektaburuak bere kideekin batera Hego Amerikako Guyana herrialdera lekualdatzea erabaki du. Bertan, gortorleku bat eraikiko dute. Han bere kideei nahi dituen gehiegikeri guztiak egingo dizkie, hauek torturatuak ala erailak ez badute izan nahi bere arauak zorrotz bete beharko dituzte. Kanpotik ikusita, erlijio komunitate baketsua dirudi, baina barnetik infernu latza da.

Lee O'Brien (Gene Barry) estatubatuar kongresista eta kazetari talde batek komunitatea bisitatu eta sekta ikertzea erabakiko dute, bertan izuikara sinestezina topatuz.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu