Gutxieneko soldata
Gutxieneko soldata, tokian tokiko legeak ezartzen duen arabera, enplegatzaileak langileari gutxienez ordaindu behar dion diru-kopurua da.[1] Zenbait herrialdek gutxieneko soldaten legeak ezarri zituzten XX. mendean. Gutxieneko soldaten ezarpenak enpresei lan kostua igoarazi diezaiekenez, zenbait konpainiek legea saihesten saiatzen dira plataforma langileak erabiliz, lantegiak lan kostu txikiagoa edo gutxieneko soldatarik ez duten lekuetara aldatuz eta lanak automatizatuz.[2][3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zer da lanbidearteko gutxieneko soldata (SMI)? – Bizilan. (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ «Gutxieneko soldata 123 euro eta 1.642 euro artean» Berria 2009-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ «Lanbide arteko gutxieneko soldata %5 igotzea ez dela nahikoa aldarrikatu du LABek» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).