Gustave de Ponton d'Amécourt

Gustave de Ponton d'Amecourt» orritik birbideratua)

Gustave de Ponton d'Amécourt (Paris, 1825eko abuztuaren 16a-1888ko urtarrilaren 20a) asmatzaile, arkeologo eta numismatiko frantziarra izan zen. Berari egozten zaizkio helikopteroen lehen prototipoak eta asmakizunaren izena bera.[1]

Gustave de Ponton d'Amécourt

Société Française de Numismatiqueko presidentea

1865 - 1888
Mayor of Trilport (en) Itzuli

1855 - 1876
Bizitza
JaiotzaParis1825eko abuztuaren 16a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
HeriotzaParis1888ko urtarrilaren 20a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, arkeologoa eta numismatikaria
Jasotako sariak
KidetzaQ30738521 Itzuli
Société d'archéologie, sciences, lettres et arts du département de Seine-et-Marne (en) Itzuli

Biografia aldatu

Gustave Frantziako numismatiko eta arkeologo bat izan zen. Frantziako Numismatika Elkarteko lehendakari eta sortzailea izan zen. Bere ikerketa-lanen artean, Maine eskualdean, beste lan historikoekin batera, merovingiar txanponei buruzko ikerketa sakonak egin zituen.

Felix Nadar eta Jules Verneren laguna, aitzindari garrantzitsua izan zen. Akademikoa, matematika, sanskritoa, latina eta grekoa ikasi zituen. Ohorezko Legioa antolaketan lagundu zuen.

Helikopteroa aldatu

Helikoptero hitza Gustave Ponton d 'Amécourt-ek asmatu zuen, grekozko helikos (helize) eta pteron (hegala) hitzekin. Termino hori 1861eko abuztuaren 3an agertu zen lehen aldiz Ingalaterran aurkeztutako patente-eskaera batean,[2]. Asmatzaileak, Gabriel de La Landellerekin batera, lurrun-makinaz egindako helikoptero baten prototipo txiki bat eraiki zuen, zeinaren galdara aluminioaren lehen erabileretako bat izan zen.[3] 1863an, bere asmakizuna deskribatzeko, Amécourtek liburuxka bat plazaratu zuen eta lan horretan Jules Verne Robur Konkistatzailea eleberriaren helikopteroa deskribatzeko inspiratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.famille-damecourt.com/la-famille-damecourt/personnes-remarquables/
  2. Thierry Le Roy. « L'hélicoptère: une invention prometteuse au XIXe siècle.», Pour la Science ISSN 0153-4092, Les génies de la science, 31.zk., 2007ko maiatza-uztaila.
  3. https://web.archive.org/web/20070202093139/http://avia.russian.ee/helicopters_eng/amecourt_63-r.html

Kanpo estekak aldatu