Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Eichstedten Alemaniako hirian jaio zen, Brandenburgon, artzain luterano baten semea.[1] Medikuntza ikasi zuen Halleko, Würzburgeko eta Greifswaldeko unibertsitateetan. Gero zenbait urtez aritu zen zirujau militar gisa. Gustavek bere jaioterriko herrialdearen klima bere osasunerako kaltegarria zela aurkitu zuen eta, horregatik, Aljer eta Tunisiara joatea erabaki zuen, itsasontziko zirujau gisa parte hartuz espedizio ugarietan.


Prusiako erregearen aginduz, Kanem-Bornu Inperioko sultanari opariak eraman zizkion eskertzeko alemaniarrei mesedeak egitea. Kanpainia bost urte iraun zuen eta Tripoli hirian hasi zen 1869an; Tibestiko Sahara basamortua zeharkatu zuen eta Bornun 1871. urtean amaitu zen. Bornutik Bagirmi-n, Wadai-n, Kordofan-en eta Khartum-en zehar bidaiatu zuen 1874an.

1884. urtean, Otto von Bismarck alemaniako kantzilerrak Erdialdeko eta Mendebaldeko Afrikako enbaxadore berezia izendatu zuen Togolandiako eta Kamerungo lurraldeen anexionatzeak negoziatzeko. Horrela, bere esku hartzeei esker, Alemaniar Inperioaren koloniak bihurtu zituzten. Misio honetatik itzultzen ari zenean, 1885eko apirilaren 20an itsasoan hil zen, Palmas lurmuturraren aurrean, Grand Bassam-en lurperatuta izanik, Boli Kostan

ErreferentziakAldatu

  1.    .

Kanpoko loturakAldatu