Ireki menu nagusia

¹

Gustáv Husák
Gustáv Husák - oříznuto.JPG
9. Txekoslovakiako presidente

1975-05-29 - 1989-12-10
Ludvík Svoboda Itzuli - Václav Havel
Txekoslovakiako Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusia

1969 - 1987
Alexander Dubček - Miloš Jakeš Itzuli
Bizitza
Jaiotza Dúbravka Itzuli1913ko urtarrilaren  10a
Herrialdea  Txekoslovakia
 Eslovakia
Talde etnikoa eslovakiarra
Lehen hizkuntza eslovakiera
Heriotza Bratislava1991ko azaroaren  18a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Magda Lokvencová  (1938-09-01 -  1960)
Viera Husáková  (1966 -  1977)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Law at Comenius University in Bratislava Itzuli
Hezkuntza-maila Zuzenbiden Doktorea
Hizkuntzak eslovakiera
txekiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Txekoslovakiako Alderdi Komunista
IMDb nm3171825
Gustav Husak signature.svg

Gustáv Husák (ˈɡustau̯ ˈɦusaːk ahoskatua; Bratislava, Hungariako Erresuma, 1913ko urtarrilaren 10a - ibidem, Eslovakia, 1991ko azaroaren 18a) politikari eslovakiarra izan zen. 1933an Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kide egin zen eta Bigarren Mundu Gerran alemanen aurkako eslovakiarren erresistentzian parte hartu zuen. Gerra ondoren Alderdi Komunistaren Presidiumeko kide izan zen, purga politikoaren ondorioz espetxeratu zuten arte (1951-1960); 1963an berriro onartu zuten alderdian. Ministro Kontseiluaren idazkariorde egin zuten 1968an, eta Pragako Udaberria deitu zaionaren oinarri izan ziren erreforma liberalak egiten lagundu zuen; alabaina, Varsoviako Ituneko armada urte bereko abuztuan indarrez sartu zenean, jarreraz aldatu zen eta sobietarren jarrera gogorraren alde jarri zen. 1969an Alexander Dubčeken ordezkari izendatu zuten Txekoslovakiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusiaren karguan, eta 1975ean Errepublikako lehendakari izendatua izan zen. Husákek 1987ko abenduan utzi zuen alderdiaren buruzagitza baina estatuko buru izaten jarraitu zuen 1989ko abendura arte; orduan, bere dimisioarekin batera, etorri zen erregimen komunistaren gainbehera.

ErreferentziakAldatu