Gurutzearen zutitzea

Pierre Paul Rubensen margolana

Gurutzearen zutitzea, 1610-1611 urteen artean Peter Paul Rubens flandriar margolariak egindako triptikoa da. Rubensek koadroa Italia utzi eta Flandriara itzuli ondoren margotu zuen.

Gurutzearen zutitzea
Peter Paul Rubens - De kruisoprichting.JPG
Jatorria
Sortzailea Peter Paul Rubens
Sorrera-urtea 1610
Jatorrizko izenburua The Elevation of the Cross
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta oak (en) Itzuli
Zabalera 640 zentimetro eta 430 zentimetro
Altuera 460 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Anberesko katedrala
Flandria
Belgika
Bilduma Anberesko katedrala
Inbentarioa 10012 eta 947
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdeaFlemish Region
Province of Belgium Anberesko probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Antwerp
Belgian municipality with city privileges Anberes
Argumentu nagusia Raising of the Cross (en) Itzuli
Historia
Erakusketak Europeana 280

Koadro honetan argi ikusten da Rubensengan Italiako Berpizkundeko eta Barrokoko artisten izandako eragina, horien artean, nabarmenenak Caravaggio, Tiziano eta Michelangelo. Margolan honi esker Rubens bere garaiko flandriar margolaritzaren maisu gisa kontsolidatuk zuen bere burua. Horrez gain, triptiko hau ate-joka zegoen aro barrokoaren iragarle izan zen.

Triptikoaren ikuspegi osoa

Rubensen konposizioak baditu hiru zati ondo bereiziak. Ezkerrean, emakume talde bat irudikatzen da, eta baita Maria Magdalena ere, atzeraka etzana dagoena, gurutzeak zanpatuko balu bezala, eta haurra besoetan duela. Azpian San Joan eta Ama Birjina daude. Eskuineko panelak erromatar armada eta haien buruzagia erakusten ditu. Azkenik, erdiko panelean nabarmen geratzen da gurutzea zutitzen saiatzen ari diren gizon muskulutsuen arteko tentsioa, eta itxuraz, altxa ezina den Jesusen pisua gurutzearen gainean iltzatuta.

Kanpo estekakAldatu